Galesburgen (Illinois) jaio zen 1910ean, eta New Yorkera joan zen. Han hasi zen publizitate-diseinatzaile lanetan. Han, surrealismoa eta dadaismoa aurkitu zituen, harengan eragin handia izan zuten mugimendu artistikoak.[2] 1942an Max Ernst margolari alemaniarra ezagutu zuen. 1946an ezkondu zen, ezkontza bikoitz batean, Man Ray argazkilaria eta Juliette Brownerrekin batera. Ernstek surrealisten taldean sartu zuen. Haren lanik ezagunenak, Pequeña serenata nocturna (sinbolismoz betetako pintura iluna, ironikoki Mozarten serenata alaia bezala deitua), 40ko eta 1950eko hamarkadetan taldearekin izan zituen loturak erakutsi zituen, nahiz eta geroago haren arte-estiloa inpresionista bihurtu zen. 70eko hamarkadan, hainbat eskultura bigun egin zituen josteko makinekin.[3] Horietako eskultura batzuekin Hôtel du Pavot Chanbre 202 (1970-73) instalazioa sortu zuen.[4]
Idazle gisa ere aritu zen bere bizitzaren amaieran. 1986an bere lehen autobiografia argitaratu zuen, Birthday izenarekin, eta 2001ean Between Lives: An Artisty and Her World.Laurogeita hamar urtetik gora zituela bere lehen poema-liburua, A Table of Contents, eta Chasm: A Weekend eleberria argitaratu zituen. 2012an, hil zen urtean, Coming to That poemen bigarren liburua argitaratu zen.[4]
Sedonan, New Yorken eta Parisen bizi izan zen eta lan egin zuen, hogeita zortzi urtez. 2012ko urtarrilaren 31n hil zen, Manhattango etxean, 101 urte zituela.[1]
2018ko urriaren 3an inauguratu zen Madrilgo Reina Sofía Arte Zentro NazionaleanTras la puerta, invisible, otra puerta erakusketa. Erakusketak, bere ibilbide artistikoan egindako lanen lehen erakusketa, artistaren bizitza- eta arte-ibilbidea erakusten digu.[5]