Des chiffres et des lettres ("Zifrak eta letrak") France 3 telebista katean igorritako telebista saioa izan zen, Armand Jammotek 1965ean sortua, Frantziako telebista saiorik zaharrena zen, Le jour du Seigneur izenekoaren ondoren. Beste herrialdetara zabaldu zen: Erresuma Batuan Countdown, Espainian Cifras y letras, Italian Paroliamo, Turkian Bir Kelime Bir İşlem...