Donald Kent "Deke" Slayton (Sparta, Wisconsin, 1924ko martxoaren 1a – League City, Texas, 1993ko ekainaren 13a) estatubatuar militar, hegazkinlari, ingeniari aeronautiko eta astronauta izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadarekin bat egin zuen Bigarren Mundu Gerran, eta Europan eta Ozeano Barean borrokatu zuen. Gerra ostean ingeniaritza aeronautikoan graduatu zen Minnesotako Unibertsitatean 1949an. 1955ean Aireko Armadako proba pilotuen eskolan sartu zen eta 1959an Mercury programako zazpi astronautetako bat aukeratu zuten. Bigarren hegaldi espazial orbitalean parte hartzeko aukeratu zuten, baina gaixotasun baten ondorioz ezin izan zuen parte hartu. 1975ean Apollo-Soyuz batzeratzeko pilotuetako bat izan zen. 1982ra arte NASAn egon zen eta STS espazio-anezka garatzen lagundu zuen.