1962koabuztuaren 11 eta 15 artean, bi tripulatzaileko lehenengo hegaldia SESBan burutu zen. 1963ko ekainaren 16an, Vostok 6 ontzian, Valentina Terexkovaespaziora heldu zen lehenengo emakumea bilakatu zen. Korolev iraupen handiagoko Vostok misioak prestatzeko asmotan ibili zen baina Apolo programaren iragarpenaren ostean Nikita Khrustxev lehenengo ministroak puntako kargu handiagoak eskatu zituen. 1964ko urriaren 12an, tripulatzaile anitzako lehenengo hegaldia sobietarrenVoskhod 1 ontziak egin zuen. Komarov, Feoktistov eta Jegorov astronautak eraman zituen ontzia Vostok espazio-ontziaren bertsio eraberritua izan zen. Hegaldi hura oso nabarmena izan zen, tripulatzaileek estreinakoz espazio jantzirik gabe iraun zutelako.
1965ko martxoaren 18an, Alexei Leonov sobietarrak, Vosjod 2 ontzian, lehenengo espazio ibilaldia egin zuen. Misio honek zorigaitzean bukatu ahal izan zuen. Izan ere, Leonovek, erretropropultsorean arazoak medio, itzultzeko arazo larriak izan zituen eta ontziak bere jomugatik 1600km-ra lurreratu zuen. Garai hartan, Khrustxevek kargua utzita zuen jada eta sobietarren buruzagitza berria ez zen konprometituko esfortzu handiak egitera.