Dawn of the Planet of the Apes (euskaraz Simioen Planetaren Egunsentia) 2014ko Matt Reeves estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Andy Serkis, Jason Clarke, Gary Oldman, Keri Russell, Toby Kebbell eta Kodi Smit-McPhee aktoreek antzeztu zuten.
Planet of the Apes saileko film bat da. Planet of the Apes (1968), Beneath the Planet of the Apes (1970), Escape from the Planet of the Apes (1971), Conquest of the Planet of the Apes (1972), Battle for the Planet of the Apes (1973) eta Planet of the Apes (2001) eta Rise of the Planet of the Apes (2011) filmeen jarraipena da, era berean, War for the Planet of the Apes (2017) jarraipena izan du.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2011. urtea, ALZ-113 birusak gizakien zibilizazioaren etena eta lege martziala eragin ditu. Zesarren (Andy Serkis) buruzagitzan hedatuz doan genetikoki garatutako tximinoez osatutako nazioak biziraun duen gizaki talde baten mehatxupean dago. Bake hauskor bat iritsi da, baina denbora gutxirako, bi aldeak Lurraren nagusitasuna zein arrazak bereganatuko duen zehaztera doan gerra bat hastear baidaude.