Beneath the Planet of the Apes (euskaraz Simioen Planetaren Pean) 1970eko Ted Post estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. James Franciscus, Kim Hunter, Maurice Evans, Linda Harrison eta Charlton Heston aktoreek antzeztu zuten.
1968ko Planet of the Apes (1968) filmaren jarraipena da, era berean, Escape from the Planet of the Apes (1971), Conquest of the Planet of the Apes (1972), Battle for the Planet of the Apes (1973), Planet of the Apes (2001), Rise of the Planet of the Apes (2011), Dawn of the Planet of the Apes (2014) eta War for the Planet of the Apes (2017) jarraipenak izan ditu.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eskifaiadun espaziontzi berri batek lurrartu berri du, barnean Brent astronauta doa (James Franciscus), desagertutako George Taylorren bila etorria (Charlton Heston). Oraingoan ere simioak nagusi eta gizakiak haien morroi hutsak diren planeta bat topatuko du. Halere, Zira (Kim Hunter) doktorearen laguntzaz Taylorren aztarnak jarraitu eta eremu debekatuan barneratuko da, bertako lurpeko tuneletan (antzinako New Yorkeko metroa) botere telepatikoak dituen gizaki arraza mutante bat bizi da.