Covarrubias

Covarrubias
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJuan Gallo (en) Itzuli
Izen ofizialaCovarrubias
Posta kodea09346
INEk ezarritako kodea09113
HerriburuaCovarrubias (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°03′33″N 3°31′12″W / 42.059166666667°N 3.52°W / 42.059166666667; -3.52
Map
Azalera41 km²
Altuera894 m
Demografia
Biztanleria529 (2023)
−4 (2022)
alt_left 256 (%48,4) (%56) 296 alt_right
Dentsitatea13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
ecovarrubias.com

Covarrubias Burgosko probintziako hegoaldean dagoen herria da. Arlanza eskualdean dago, Burgos hiriburutik 40 kilometrotara hego-ekialderantz. Lerma eta Santo Domingo de Silosetik gertu dago, eta eurekin batera osatzen du "Arlanzako Triangelu" delakoa.

Multzo historiko-artistiko izendatu zuten 1965ean, arkitektura gaztelarraren adibide ona baita. Arlanza ibaia igarotzen da bertatik eta mahastiak, laboreak eta fruitu arbolak ugariak dira.

Garrantzi handiko herria izan zen Errekonkistan musulmanen aurka, IX. mendearen azken zatian. "Gaztelako sehaska"-tzat hartu izan dute.

Tønsberg (Norvegia) herriarekin anaituta dago, izan ere Kristina printzesa norvegiarrak herri hartatik bidaiatu zuen Espainiara 1257an, eta Covarrubiasen hilobiratu zuten.

Demografia

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
1.744 1.732 1.575 1.574 1.559 1.400 1.266 979 758 657 618 638

Artea

Fernán Gonzálezen dorre Ertarokoa.

Pertsonaia ezagunak

  • Frai Fernando de Covarrubias, Burgosko apezpikua, 1280.
  • Pedro de Castro Covarrubias, Calahorrako apezpikua, 1443.
  • Alonso de Castro Covarrubias, Montrealeko (Sizilia) atzapezpikua, 1449.
  • Alonso Díaz de Covarrubias, Burgosko alkate nagusia eta Errege-erregina Katolikoen armaden kapitaina, 1450.
  • Pedro de la Peña, Verapazeko (El Salvador) apezpikua eta Quitoko (Ecuador) artzapezpikua, 1572.
  • Alonso de Covarrubias, arkitekto berpizkundetarra (1488-1570).
  • Gonzalo de Arredondo, Arlanzako abadea, Errege-erregina Katolikoen kronikagilea eta Fernán González-en historiaren idazlea.
  • Diego de Covarrubias, Segoviako apezpikua eta Trentoko Kontzilioan teologo nabarmena izan zena (15121577).
  • 1524an jaio zen hiribilduan Divino Vallés, Felipe II erregearen medikua izan zena eta Berpizkunde espainiarraren eredua. 1590ean agindu zuen herriko harresiak eraistea bentilazioa hobetzeko eta epidemien aurka egiteko.
  • Jerónimo de Nebreda, Siloseko monasterioaren abadea eta historialaria, 1572.
  • Íñigo López de Mendoza, kardenal eta apezpikua.
  • Sebastián de Covarrubias, "Lazarillo de Tormes" lanaren balizko egilea.
  • Andrés de Najera, eskultorea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!