Burkina Fasoko futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. Etxeko partidak Stade du 4-Août zelaian jokatzen ditu, Uagadugu hiriburuan. Volta Garaia izenaz jokatzen hasi zen baina 1984. urtean herrialdeak Burkina Faso izena hartu zuen eta selekzioak ere bai.
Selekzioak Les Étalons (euskaraz: «paradako zaldiak») ezizena jaso du Yennenga printzesa mitikoaren zaldiari erreferentzia eginez.[1]