Alexandro Handiak, Persiaren konkistan eta Granikoko guduaren ondoren, Spardako satrapiako hiri greziar guztiak menderatzea lortu zuen. Eskualde honetan sortuko ziren ondorengo Pergamo eta Bitiniako erresumak. Ondoren, K.a. 323an, Alexandro Handia hil zen eta Diadokoen Lehen Gerra hasi zen, honek irauten zuen bitartean, Basek K.a. 376-K.a. 326, Bitiniaren independentzia lortu zuelarik. Bere seme Zipetes, Bitiniako lehen erregea izango zen.
Erresumaren goraldia eta hedapena
Zipetesek, Lisimako eta Seleukoren arteko guduetan parte hartu zuen, Alexandro Handiaren jeneralak zirenak, Antiokori arrakastaz aurre eginez, diadoko eta bere ondorengoekiko independentea zen politika bat hasiz, tronuko bere ondorengoak izan ziren Nikomedes I.a, Prusias I.a eta Prusias II.ak jarraitu zuten politika. Azken bi errege hauek, euren eremua murriztua ikusi zuten Pergamoren mesedetan.
Gainbehera
Erroma Asia Txikiko kontuetan sartu zenean, Nikomedes II.ak eta Nikomedes III.ak nahi izan zuten Bitiniaren hedapena, sekula ez zen lortu, are, murrizketaren bat ere jasanez, Pontoko errege zen Mitridates VI.aren konkisten ondorioz. Nikomedes IV.ak, bere erresuma Erromari eman zion hiltzean, K.a. 74an, Ponto eta Bitiniako probintzietan sartu zelarik.
Ponpeiok antolatu eta Pontora lotu zuen. Plinio Gaztea Bitiniako gobernaria izan zen, nork, 111. urtean, Trajano enperadoreari bidaltzen zizkion gutun informatiboetan, probintzian kristau asko zegoela esan zuen.
Mitologia
Greziar mitologiaren arabera, Idmon, Apolo eta Asteriaren semea, igarle bat zen, Argonautei batuz gero, hil egingo zela iragarri zuena. Hala eta guztiz ere, Argonautekin joan zen, eta, bere iragarpenean iragarri bezala, Bitinia eskualdean hil zen, suge baten horzkadaren ondorioz. Gutxi gora-behera K.a. 559an, Heraklea Pontika hiriaren sortzaileek, tenplu bat eraiki zuten heroi hau lurperatua izan zen tokian bertan.
Bitxikeria gisa, Kaligula erromatar enperadoreak, 40an, hiri honetako gobernari gisa, bere zaldia zen Intzitatus izendatu zuela nabarmendu behar da.