Jonia[1] (grezieraz: Ἰωνία edo Ἰωνίη) mendebaldeko Anatoliako lurraldea da, Egeo itsasoaren ertzean dagoena, Mileto eta Fozea hirien artean; Kios eta Samos uharteak ere Joniaren parte dira.
Aberatsak ziren joniarrak, eta arte ederrak lantzen aitzindari izan ziren. Filosofiaren, zientziaren eta historiaren sorlekua eta olerkari askoren jaioterria izan zen. K.a. 560. urtean, Kresoren mende geratu zen Jonia. K.a. 500-499an lortu zuen persiarrengandiko askatasuna, baina berriro galdu zuen K.a. 494an. Atenasen mende geratu zen ondoren. Peloponesoko Gerraz geroztik, aske izan ziren Joniako herriak, erromatarrek menderatu artean. Bizantziar Inperioa desegin zenean, Turkiaren mende gelditu ziren.