Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista (errusieraz: Белору́сская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика; bielorrusieraz: Беларуская Савецкая Сацыялістычная Рэспубліка) 1922. urtean Sobietar Batasuna sortu zuten lau kideetariko bat izan zen. Beste kide sortzaileak hauek ziren: Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa.
Sobietar Batasuneko mendebaldean zegoen Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista; Minsk zen bertako hiriburua. 1919. urteko urtarrilaren 1ean sortu zuten. 1991. urteko irailaren 19an "Bielorrusiako Errepublika" izena eman zioten, eta urte horretako abenduaren 8an independentzia aldarrikatu zuen.
1969. urteko datuen arabera, 8.897.000 biztanle zeuden Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistan, eta jatorriz %81 bielorrusiarrak ziren, %8,2 errusiarrak, %6,7 poloniarrak, %1,9 juduak, %1,7 ukrainarrak, eta besteak osterantzeko jatorrikoak. 1989ko erroldaren arabera, berriz, Bielorrusiako azalera 603.700 km²-koa zen (Sobietar Batasuneko seigarrena), eta 10.199.709 biztanle zeuden, 16,9 biztanle km²-ko dentsitatearekin (Sobietar Batasuneko bosgarrena). Errusiera eta bielorrusiera ziren hizkuntza ofizialak. Sobietar errubloa zerabilten.
Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako Minsk hiriburuaz gain, beste hauek ere hiri garrantzitsuak ziren:
Banaketa politiko eta administratiboa
Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistan sei oblast edo probintzia zeuden (1970eko datuak):
Kanpo estekak