Bernard Renau Elizagarai (Armendaritze, 1652ko otsailaren 2a - Pougues-les-Eaux, 1719ko irailaren 30a) nafar ingeniari eta militarra izan zen. Bederatzi Urteko Gerran eta Espainiako Ondorengotza Gerran parte hartutakoa, lotinant-jeneral izendatu zuten.
Itsas armadan nahiz lehorrekoan jardun zuen, eta bere garaian arrakasta handia izan zuten arma berri batzuk asmatu zituen. 1682. urtean, Aljeriako konkistan triskantza handiak eragin zituen bonba-lehergailua asmatu zuen. Europako leku askotan ibili zen, bertako babes-sistemak egokitzeko xedean; 1689. urtean, gerra-ontziei buruzko alderdi teknikoak eta militarrak aurkezten zituen lan bat idatzi zuen.