Berdintasunerako Emakunde Saria Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak urtero ematen duen saria da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea du xede.
Historia
1990 urtean banatu ziren Emakunde Sariak lehenengoz, komunikazio zerbitzuetako profesionalen lana ikusarazteko helburuaz. 1995 urtean publizitatearen alorra ere gehitu zen sarietara, eta 1997 urtean baita hezkuntza eta kirolen alorrak ere. Hamabost urtetan zehar hirurogei pertsona baino gehiagosaritu zituen Emakundek, eta epaile lanetan maila handiko ehun profesional baino gehiagok egin zuen lan.[1]
2006an, urteko sari bakarra, Berdintasunerako Emakunde Saria, eskaintzen hasi zen, pertsona edo erakunde bakarra sarituz. Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu diren pertsonei zuzenduta dago saria, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren lan egin dutenei.[2]
Erakunde/Pertsona sarituak
Emakunde Saria lortu duten Erakunde/Pertsonak
|
Erreferentziak
Kanpo estekak