Virginia Imaz Quijera[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 27a) pailazo profesionala da; Jose Carmelo Muñozekin batera, Oihulari Klown taldearen sortzailea. Antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da.[2]
Bizitza
Virginia Imaz Donostiako Egia auzoan jaio zen. Magisteritza eta hispaniar filologia ikasketak egin zituen. Herrietan haurren zein helduen irakasle aritu ondoren, ezaguna egin da egun antzerkigintzan garatu duen lanagatik.[3][4]
Ibilbide artistikoa
Oihulari Klown antzerki taldea sortu zuen 1979an eta pailazo profesional bezala ari da 1988tik.[5] Maskaren antzerkian lan egin du hark maisutzat hartzen dituen artista ezagunekin, besteak beste, Bataclowneko JB. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvanderekin. Norbere komikotasuna garatzeko hainbat eta hainbat ikastaro asko eman ditu. Zuzendari eta aholkulari lanetan aritu da ere 38 maskara ikuskizun baino gehiagotan eta 15 antzerki konpainia desberdinekin.
1998ko ekainetik 2000ko abendura Cirque du Soleil kanadiar taldearen La Nouba ikuskizunean aritu zen pertsona komiko gisa Kanadan eta Estatu Batuetan barrena.
Gaur egun irakasle ari da clown lanaren, antzerkiaren eta ipuin kontagintzaren arloetan. Ezaguna da clownclusiones delako performanceagatik, berezkotzat erregistratua duena, eta kongresu, enpresa bilkuretan eta abarretan erabiltzen duena bilkurak amaitzerakoan umorearen bidezko berreziketa emozionala bultzatzeko.
2017an Emakunde Saria jaso zuen "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".[3][6] Epaimahaiaren aburuz, berdintasuna "ideien mundutik emozioen mundura" eramateko gai izatea da bere ekarpenik handienetariko bat.[7]
Lanak
Antzerkia (egile eta lankide)
- Haurrentzat
- Bigarren Printzesa
- Zu jaio zinen egunean
- Monstruoak bizi diren lekuan
- Alfonbra Majikoa
- Gazteentzat
- Las mil y una noches
- El hilo de Ariadna
- Mari
- El portador de besos
- Helduentzat
- Mujeres de ojos grandes
- Como una gota de aceite en el agua
- La recordadora, La memoria del fuego
- La mujer salvaje
- Por los pelos
- Déjame que te cuente...,
- Encantadas[8]
- JaqueXake
- La espera
- Sex o no sex[9]
- Zai, beti zai
- Trostan
- E-Zinema
- Divinas
- Consumiéndonos
- Comunicando[10]
Liburuak
- Las abuelas y otros cuentos (2007).
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Kanpo estekak