Lasarte-Orian 1984an errugbi taldea eta 1988tik Beltzak Rugby Taldea izenarekin ezagutu da[2]. Armarrian sai baten irudia du.[3]
XXI mendea hastearekin batera Zarautz Rugby Taldearekin harremana eratu eta elkarrekin taldea osatu zuten, "Zarautz-Beltzak" ezizena hartuz.[4] Michelingo zelaia homologatu gabe zegoenez eta kirolari kopurutan ere gutxiago izanik Zarauzko Asti zelaian jokatu izan zuten.
2013an Ohorezko B mailra igotzea lortu zuten eta ordutik maila horretan aritu dira. 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan Iparraldeko multzoko txapelduna izan ziren baina ez zuten Ohorezko mailara igotzerik lortu.