Beltrán de la Cueva Alfonso de Mercado, Alburquerqueko I. dukea, (Úbeda, c. 1435 – Cuéllar, 1492ko azaroaren 1a) gaztelar noble eta militarra izan zen.
Diego Fernández de la Cueva aitaren partetik Huelmako bizkonderria jarauntsi zuen. Gortean, laster egin zuen bere ibilbidea eta San Jakueren ordenaren Maisu Nagusi bilakatu zen.
Henrike IV.a Gaztelakoaren balido izan zen eta, erregearen inpotentziaren zurrumurruei esker, Joana Beltraneja printzesaren balizko aita ere.