80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.
Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste.[1]
Biografia
Lehen ikasketak Bermeoko karmeliten ikastetxean egin zituen. Gero, 83-84 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako lizentziatura lortu zuen. Bizitza guztian zehar jostun bezala lanean aritu zen mertzeria batean. [2]
80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan Gau-eskoletan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak.[1][2]
Zenbait literatura sari irabazi zituen, besteak beste, Bermeo saria (1988 eta 1994), Irun Hiria (1990), Kimetz (1998) eta Idatz&Mintz (1998). Bermeoko euskerakresaltsua (2002) eta Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak (2003) hizkuntza-ikerketak ere argitaratu zituen.[2]
2000. urtean Maitemintze berantiarra ipuina argitaratu zuen Gutiziak bilduman. 2001en Zarauzko Udalak sortutako haur eta gazte narratibako Lizardi saria eskuratu zuen. Zarautzen saritutako Ibaia maitasunaren oztopo lanaren protagonistak elkarrekin egon nahi duten hamairu eta hamalau urteetako neska-mutil bikotea da, baina ibai batek eragozten die Jatorri ezberdinetatik datorren bikotea da: mutila kubatarra eta beltza da, neska, aldiz, Ipar Euskal Herrikoa. Istorio triste eta hunkigarri hori Begoña Bilbaok haur eta gazteei zuzendutako lehena izan zen.[2]
Euskaratutako lanen artean Henri Capdeviele-ren Bermeo la Savage dago. Liburu hori 1922an idatzia izan zen eta herrian 1912an ezbeharreko ekaitzaren ondorioz hildako 116 arrantzaleen istorioan oinarritua dago. Liburuak herriko eguneroko arrantzale bizitza deskribatzen du. Bilbaoren lana Bermeo basatia izenburupean euskaratu zen 2001ean. Era berean, Palestina, zure mina (2004) elaberriaren egilea da eta bertan Palestinako gatazka hartzen du testuinguru. Eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako eritetxe batean komatik atera den emakumea da protagonista. [1][2]