Baiona Iparraldeko kantonamendua Lapurdiko administrazio zatiketa edo eskualde bat da, Baiona hiria osatzen duten hiru kantonamenduetako bat (beste biak Baiona Ekialdekoa eta Baiona Mendebaldekoa dira). 2011n 20.664 biztanle zituen[1].
Kantonamendua 1973an osatu zen Baionako kantonamenduaren zatiketaren bidez. Baionako parte batek eta Bokale, Hiriburu, Lehuntze, Mugerre eta Urketa udalerriek osatzen zuten. 1982an, beste aldaketa bat izan zen: Hiriburu, Lehuntze, Mugerre eta Urketa Hiriburuko kantonamendu berria osatzera igaro ziren.