Bai Euskarari diskoa, 1978koa, Euskaltzaindiak urte berean sustaturiko Bai Euskarari kanpaina dela eta dozenaka euskal abeslarik grabatutako LP diskoa da. San Mames futbol zelaian (Bilbo) grabatu zuten, kanpaina haren bukaerako ekitaldian, 1978ko ekainaren 17an.