Bétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak (latinez: Societas Presbyterorum Sacratissimi Cordis Iesu de Bétharram) Mixel Garikoitz Nafarroako santuak Betharramen sorturiko erlijio ordenakoa, betarramista edo garikoiztar[1] ere deitzen zaiona. Irakaskuntzari eman zaio ordena hori eta Hego Europan eta Hego Ameriketan zabaldu da batez ere. Apaiz Baionesen ordena ere deitu izan zaio.[2] Bere helburua gazteen hezkuntzaren bidez ebanjelizatzea da.