Around the World with Orson Welles Orson Wellesek sortutako telesail britainiarra da. Lehendabizikoz ITVek eman zuen 1955. urtean, sei ataletan banatuta. Telesailean, Wellesek Jean Cocteau eta Juliette Gréco bisitatu zituen Parisen, Kenneth Tynan eta Elaine Dundyrekin batera zezenketa bat ikusi zuen Madrilen eta Euskal Herria bisitatu zuen.[1]
Autorea The Land of the Basques dokumentalean gizaseme euskaldunaren espiritura hurbiltzen ahaleginduko da bere bizitzaren bidez, lanaren bitartez eta jokuetaz baliatuz.[2]
Miñan liburua euskaratik ingelesera itzuli eta liburua antzerkirako moldatu zuen Timberlake Wertenbakerren gurasoak (Chris and Lael) izan ziren Euskal Herrira Orson Welles erakarri zutenak, eta Wellesek "Around the world with Orson Welles" miniserieko bi dokumental grabatu zituen Euskal Herrian ("La Pelote Basque" eta "The Land of the Basques").[3][4][5][6] Horietako batean elkarrizketa luze bat izan zuten Orson Wellesek eta Lael Wertenbaker, Tim-en ama, Euskal Herriko bizimoduari buruz, euskarari buruz, eta familia hark umeak ingeles kulturatik kanpo hezteko egin zuen aukeraz.[7]