Antso Gartzeitz[1] (c. 965 - 1017ko otsailaren 5a) Gaztelako hirugarren konde burujabea izan zen.
Biografia
Gartzia Errandoitz bere aitaren aurka matxinatu zen Almanzorren laguntzari esker. Hori zela eta, konderria bost urtez banatuta izan zen. Behin aita hilda, Almanzorren aurka egin zuen Gartzia III.a Santxitzekin eta Gartzia Gomezekin batera. Elkarrekin Cervera (1000) eta Calatañazorko guduan (balizkoa, 1002) izan ziren. Kordobako barneko gatazketan, Sulaiman al-Mustainen alde egin zuen. Egoera aprobetxatuz hainbat gotorleku lortu zituen Duero aldean (Osma, San Esteban de Gormaz, Clunia, Berlanga de Duero, Sepúlveda, Peñafiel).
Ezkontza eta seme-alabak
Urrakarekin ezkondu zen, agian bere lehengusinaren eta Gómez Díaz Saldañakoaren alaba. Sei seme-alaba izan zituzten:
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak