Ximena Santxitz edo Ximena Iruñekoa (?, 1012 – ?, 1062 eta gero) Iruñeko infanta eta Leongo erregina ezkontidea izan zen.
Biografia
Jaime Salazarrek Antso III.a Iruñeko erregea eta bere emaztea zen Munia Gaztelakoaren alaba zela dio[1].
1035eko otsailaren 17a baino lehen Bermudo III.a Leongoa ezkondu eta seme bakarra izan zuten: Alfontso, jaio eta berehala hil zena[2].
1037an Tamaróngo guduan nafarrek eta gaztelarrek Bermudo III.a menderatu eta akabatu zuten. Erresuma Semeraren neba zen Fernando I.a Leon eta Gaztelakoaren eskuetan geratu zen, eta Semera bertan bizi zen.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
- ↑ Salazar Atxa, Jaime. (1988). Una hija desconocida de Sancho el Mayor. Vianako Printze Erakundea ISSN 1137-7054..
- ↑ Del Arco y Garay, Ricardo. (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madril: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 166 or..
Kanpo estekak