Anna Freud

Anna Freud

Bizitza
JaiotzaViena1895eko abenduaren 3a
Herrialdea Austria  (1895 -  1946)
 Erresuma Batua  (1946 -  1982)
HeriotzaLondres1982ko urriaren 9a (86 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Familia
AitaSigmund Freud
AmaMartha Bernays
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpsikoanalista eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaVienako Elkarte Psikoanalitikoa
Britainia Handiko Psikoanalisis Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

annafreud.org
Find a Grave: 21201 Edit the value on Wikidata

Anna Freud, (Viena, 1895eko abenduaren 3Londres, 1982ko urriaren 9), jatorri juduko psikoanalista austriarra izan zen. Sigmund Freud-en eta Martha Bernays-en azken alaba izan zen[1].

Biografia

Lehen urteak

Anai-arreben segida luze bateko seigarren jaiotza izan zen eta badirudi ez zela alaba desiratua.[2] Urrutiko harremana mantendu zuen amarekin eta anbibalentzia handiko sentimenduak Martharen alaba kuttuna zen bere ahizpa Sophierekin. Jaio bezain laster, Josefine Cihlarz gobernanta katolikoaren zaintzapean jarri zuten, gazte honekin harreman pribilegiatua izan zuen, eta urte batzuk geroago Annak «nire haurtzaroko harremanik zaharrena eta jatorrena» zela esan zuen[3]. Badirudi lotura horrek "ama psikologikoa" kontzeptua eta "About losing and being lost"[4] artikuluaren edukiak inspiratu zituela. Aitak Annerl ezizena jarri zio eta "Deabru beltza" ere deitzen zion, abenturazalea eta bihurria zelako familian eta lagunartean. Ez zen hori jendaurrean zuen jarrera, erreserbatu eta lotsati agertzen omen zen. Bere denbora pasetako bat ehuntzea zen, eta pazienteetako batzuek gogoratzen dutenez horretan aritzen omen zen berauek artatzen zituen bitartean. Bere herrialdeko jantzi luze eta solte tradizional bat hartu zuen, bere gorputzaren formak ezkutatzen zituena. Itxurari dagokionez, bere emakume gorputzaren formak ezkutatzen zituen Dirndl izeneko jantzi tradizional luze eta soltea hartu zuen arropa gisa,.

1912an, Lizeoko ikasketak amaitu zituen. Sophie ahizparen ezkontzara ez zen joan aitak horrela eskatuta eta egun batzuk lehenago, Meranora bidali zuten atseden hartu eta pisua berreskuratu zezan. Bazterketa horrek bat egin zuen lehendik ere jasaten zituen ondoezekin. Neke handiko garaiak izan ziren Annarentzat eta berak zionez "horrek" nekatu eta "ergel sentiarazten" zuen. Hala, eguneko ametsetara eta fantasiazko istorioetara jotzeko beharra definitu zuen. Gai horiek 1922an Vienako Elkarte Psikoanalitikoan sartzeko irakurri zuen "Schlagephantasie und Tagtraum"[5] lanean jorratu zituen.

Annak hainbat ezkongai izan zituen, baina ez zuen bat ere onartu, batzuk berak baztertu zituen eta beste batzuk aitak. Ernest Jones izan zen haietako ezagunena. Hamazortzi urterekin, alaba bakarra geratu zen etxean hirurogeita bost urte zituen aitarekin.[6] Vienako Montessori eskolan irakasle gisa trebatu ondoren[7] Oinarrizko Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta irakaskuntzan jardun zuen tuberkulosiak jota irakaskuntza utzi zuen arte 1920an.

Annaren analisia bere aitarekin

1918an, bere aitarekin analizatzen hasi zen, eta 1922ra arte astean sei saio egin zituen. Freudek analisi hau zigortzearen fantasia eta ametsetan zentratu zuen lan intelektualaren inhibitzaile gisa. Analisi horren ondoren, Freud-ek 1919an, “Ein Kind wird geschlagen«, Beitrag zur Kenntnis der Entstehung sexueller Perversionen[8] izeneko azterlan bat argitaratu zuen. Bertan aipatutako bosgarren kasua bere alabarena dela esaten da.[9] Hala ere, Edoardo Weiss psikoanalista italiarrak bere semearen analisiari buruzko aholkua eskatu zionean, Freudek esan zion berak alabarekin arrakasta izan zuen arren, ez ziola gomendatzen semearen analisia eramatea.

S. Bernfeld aktibista sozialistarekin batera, Annak gerraren ondorioz umezurtz geratutako haur juduentzat Baumgarten Asilo eta Institutua sortzearen alde egin zuen. Bertan, ikaskuntza eta haurren psikologia arazoak aztertzera zuzendutako taldea sortu zen. Willie Hoffer eta August Aichhorn talde horren partaide ziren, Azken honek bazuen esperientzia haur eta nerabeekin, eta eragin nabaria izan zuen Annarengan.

1920an, Freud familiak Sophieren heriotza jasan zuen, epidemia baten ondorioz. Annak bere arerio handia, aldi berean maitatua eta inbidiatua zen bere ahizpa galtzea bere aita bezala jasan zuen: lan handia eginez eta psikoanalisiarekiko dedikazioa indartuz.

Berea aitaren aitortza jaso zuen, Zazpi Eraztunen Batzordeko kideen jabetzako urrezko eraztun grabatuetako bat eman zionean. Annak hamalau urte zituenetik  parte hartzen zuen taldean asteazkeneko bileretara entzule gisa joanez.

Ibilbide instituzionala

Annaren 1920an hasi zen, Hagako gerraosteko nazioarteko lehen biltzarrera gonbidatu zutenean. 1922an, Vienako Elkarte Psikoanalitikoan sartu zen haurren psikoanalista gisa, helduekiko klinika "galarazita" baitzegoen profanoei.

1923an, Sigmund Freuden gaixotasuna bere lehen operazioarekin agerian geratu onodren, aitaren ondoan geratzea erabaki zuen. Freud-ekin analisia berriro ekin zion, «transferentzia kudeatzeko» zailtasunez jabetuta. 1925eko udazkenean, aitarekin analisia amaituta, Max Eitingonekin 1930ean amaitu zen lotura ia analitikoa sortu zuen, , Annak bere aitarekiko atxikimendu sendoaren harremanean sakontzeko erresistentzia zela eta. Une honetan, Anna bere amarekin Freuden osasun-laguntzaren inguruko lehia-gatazkan murgilduta zegoen.

Annaren lehen pazienteen artean Dorothy Burlingham-en seme-alabak izan ziren, emakume honekin harreman sakon eta konplexua izan zuen bizitza osoan zehar. Bere bizitzako laguna zen, eta amaren joerak bere seme-alabekin gauzatzen zituen.  Itxura den arren, bere biografoen artean ez dago adostasunik harreman honen izaera homosexual aktiboari buruz, baina Anna haserretu egiten zen lesbiana zela zioten zurrumurruekin.

1925ean Vienako Institutu Psikoanalitikoko idazkari izendatu zuten. Bertan, pedagogiari aplikatutako psikoanalisiari buruzko ikerketa mintegia izango zen Kinderseminar-aren eraketa sustatu zuen. Mintegi hau psikoanalistei ez ezik, hezitzaileei eta gizarte-langileei ere zuzentzen zitzaien. Institutuko beste profesional batzuekin lankidetzan, berreziketa zentro batzuk, haurtzaindegiak eta printzipio psikoanalitikoen arabera gidatutako haurrentzako lehen eskola sortu ziren, Eva Rosenfeld-ek zuzenduta. Zailtasunak dituzten haurren orientaziorako ere kontsultatu zuten Vienako udalak. W. Hoffer-ek zuzendutako "Zeitschrift für psychoanalytische Pädagogik"[10] argitalpenean kolaboratu zuen, eta 1927an International Psychoanalytic Association (IPA) idazkari kargua izan zuen.[11]

Bergasseko Freud Museoa

Umeen analisiaren praktikan Annak Vienan izan zuen aurrekari bakarra Hermine von Hug-Helmuth izan zen baina bere benetako lehiakidea Melanie Klein izan zen. 1927ko Londresko sinposioan argi eta garbi azaldu zituzten biek zintzo eta argi azaldu zituzten beraien arteko ezberdintasun teoriko eta teknikoak. Sigmund Freud Annak hartutako jarreren defendatzaile handia izan zen Sigmund Freud, eta Kleinek aldiz, Karl Abrahamen eta Ernest Jonesen laguntza izan zuen.[12] [13]

1934an, Annak "Das Ich und die Abwehrmechanismen" lanari ekin zion. 1936an argitaratu zuen[14], eta lehen argitalpena bere aitari oparitu zion, laurogei urte bete zituenean. 1933an lege antisemita ezarri zen, eta horrek psikoanalista alemaniarren eta austriarren exodoa eragin zuen. 1938an, Freud familiak Viena utzi eta Ingalaterrara joatea erabaki zuen. Behin Londresen, Anna minbiziaren aurka borrokatzen ari zen aitaren osasun-laguntzaz arduratu zen soilik. Psikoanalisien Elkarte Britainiarraren giroa arraroa izan zen Vienako analistak etorri zirenean. Jonesek, haren sortzaileak eta Melanie Kleinen babesleak, tirokatuta zeuden bi aldeek, eta kontraesan hori konpondu zuen erretiroarekin. Psikoanalisiaren aita hil ondoren, bi korronteetatik zein izendatuko zuten zehazteko borroka ezarri zen.

Anna IPAren Kontseilu Betearazleko kide izan zen 1950eko hamarkadan, baina haurren psikoanalisirako trebakuntzaren inguruan agertu zen interes handiena 1960ko hamarkadan. 1963tik aurrera, Hampstead Clinic-en zuzendaritza eskuordetzen hasi zen. Zahartzaroa prestatzen ari zen, beti Dorothyrekin batera, harekin bidaia ugari egin baitzituen. Bere kezka nagusia klinikaren etorkizuna zen, eta funtzioak eskuordetzen bazituen ere, inoiz ez zuen erabat egiten.

1971n Nazioarteko 27. Psikoanalisi Biltzarra[15] egin zen Vienan, eta Bergasseko apartamentu zaharrean inauguratu zen museoa. Annak hirurogeita hamabost urte zituen jada, eta espero zuen IPAk ofizialki onartuko zuela haurren psikoanalisten prestakuntza Hampstead Clinic-en, baina Psikoanalisiaren Elkarte Britainiarra beldur zen bere klinika gizarte paralelo bihurtuko ote zen, eta eztabaida hurrengo baterako utzi zen. Annak IPA utzi egin zuen orduan, eta 1976tik aurrera, Annak klinikaren zuzendaritza ere eskuordetu zuen.

Yaleko Zuzenbide Fakultatean eskolak eman zituen. Esperientzia hori Goldstein eta Solnitekin batera idatzi zituen haurra eta zuzenbideari buruzko hiru liburutan jaso zuen. 1975ean, bere osasunak kalteak jasan zituen, baina ez zitzaion diagnostiko zehatzik egin. Anemia baten ondorioz aldizkako ospitaleratzeak izan zituen, eta denbora horretan Freuden ondoko teoriak ezeztatzen eta baimendu gabeko biografoek esaten zutena gaitzesten jardun zen. Era berean, Viena, Columbia, Harvard eta Frankfurt unibertsitateek emandako ohorezko doktoregoak jaso zituen.

Anna Freud eta Sigmund Freud

Sigmund eta Anna Freud

Egokia da Anna Freud-ek psikoanalisiaren historian izan zuen zereginari buruzko definizio interesgarri batzuk aipatzea. Lehenengoa Sigmund Freud aitarena da: honek Anna Antigona deitzen zion. Gogoratu behar da Antigona, Sofoklesen obran, Ediporen alaba dela, eta hura gidatzen duela, itsutasunaren ondoren, Greziatik ihesi, hil arte.

Ernest Jonesek harreman anbibalentea izan zuen Annarekin, harekin bat egin zuen politika instituzionalean, baina alderdi teorikoan aurka egin zion. "Das Ich und die Abwehrmechanismen" lana argitaratzeari dagokionez, honela zioen: "Ordenatuta eta materiala antolatzera behartu gabe idazteko dohaina duzu. Liburuaren erreseina egin nahi nuke". Era berean, kritika gisa, deitoratu egiten du ikerketa-bidaia etetea argiztapen handiagoa nahi zuen sakoneretara.

Phyllis Grosskurt-ek Melanie Klein liburuan Annaren lana azaltzen du: Anna Freud aitaren ideien erakustokia zen, baina argi eta ongi aireztatutako lekuetan azter zitezkeenena bakarrik.

Azkenik, Elizabeth Young-Bruehlek, Anna Freud-en biografian, honela dio: "psikoanalisiaren ama zen, eta bere aitak pasatu zion bere espiritua gordetzeko ardura, psikoanalisiaren geroaldia zaintzeko ardura (...), eta ez bakarrik aitaren oinordekoa, bere kabuz, ekarpen teoriko eta klinikoekin, baizik eta bizitza osoa izan zuen emakumea ere.

Anna Freud-en eragina

Anna Freud eta Melanie Klein

Ortodoxia freudiarra eta niaren psikologia

Psikoanalisten ikuspegitik, Anna Freud “ortodoxia freudiarraren bermatzailetzat” hartzen da gehienetan. Baina, Pamela Tytell-en arabera, abantaila hori baliatu zuen doktrinan eragiteko, alde batetik, hiztegi freudiarra «bereiziz», teoria psikoanalitikoa analista ez direnen esku jartzeko, esaterako gurasoen eta psikoanalisiaren hastapena hezitzaileen esku, eta, bestetik, niak nortasunean duen garrantzia nabarmenduz eta aitaren teoriak niaren psikologian sartuz.

Annafreudismoa

Mugimendu psikoanalitikoaren historian, Isabel Roudinesok eta Michel Plonek “anafreudismo” deitzen diote, “kleinismoari” kontrajarrita, “Anna Freud-en aldekoek ordezkatzen duten korrontea”. Kleinismoaren eta anafreudismoaren arteko zatiketak psikosiaren eta neurosiaren arteko zatiketa estaltzen duenez, haurren psikoanalisiaren auziaren muinean dago.[16] Neurosiari eta Ediporen konplexuari dagokien sendaketa psikoanalitikoa haur oso txikiei, muga-estatuei eta amarekin izandako harreman arkaikoari dagokienez, anafreudianoek “neurosietatik abiatuta psikosien tratamendua hartzen dute, dimentsio soziala eta profilaktikoa sartuz”. Kleinismoa eta niaren psikologia bezala, korronte anafreudismoa International Psychoanalytical Association (IPA) elkartearen barruan garatu zen, batez ere Britainia Handian eta Estatu Batuetan.

Idazlanak

  • Le Traitement psychanalytique des enfants (1926, 1927 eta 1945 urtetako testuak) [17] Haurren tratamendu psikoanalitikoa (1926, 1927 eta 1945 urtetako testuak)
  • Einführung in die Technik der Kinderanalyse (1929)[18] Haurren analisiaren teknikari buruzko sarrera
  • Das Ich und die Abwehrmechanismen, (1946) [19] Nia eta defentsa mekanismoak
  • Normality and Pathology in Childhood (1965) [20] Normaltasuna eta Patologia Haurtzaroan
  • L'Enfant dans la psychanalyse (1976) [21] Haurra psikoanalisian
  • El desarrollo del adolescente (1984)[22] Nerabearen garapena
  • Lettres à Eva Rosenfeld 1919-1937 (2003)[23] Eva Rosenfeld-en gutunak 1919-1937
  • À l'ombre du père. Correspondance 1919-1937 (2006) [24] Aitaren itzalean: 1919-1937 korrespondentziak
  • Sigmund y Anna Freud. Correspondencia 1904-1938 (2015) [25]Sigmund eta Anna Freud. Korrespondentzia 1904-1938

Ikus gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Shapiro, Michael. (1997). The Jewish 100: A Ranking of the Most Influential Jews of All Time. Simon & Schuster, 276 or. ISBN 978-0-684-81934-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  2. (Frantsesez) Roudinesco, Elisabeth; Plon, Michel. (2023-01-25). Dictionnaire de la psychanalyse - Nouvelle édition. Fayard, 92 or. ISBN 978-2-213-72464-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  3. (Ingelesez) Phillips, Adam. (2016-09-22). On Flirtation. Faber & Faber, 96 or. ISBN 978-0-571-26623-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  4. (Ingelesez) Freud, Anna. «About Losing and Being Lost» pep-web.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  5. (Alemanez) Freud, Anna. «Schlagephantasie und Tagtraum» www.psychanalyse.lu (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  6. (Frantsesez) Freud, Anna; Freud, Sigmund. (2012-10-17). Correspondance 1904-1938. Fayard ISBN 978-2-213-67584-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  7. (Frantsesez) Houssier, Florian. (2010). Anna Freud et son école: créativité et controverses. Campagne première, 304 or. ISBN 978-2-915789-56-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  8. (Alemanez) Freud, Sigmund. (1919). «Ein Kind wird geschlagen - Beitrag zur Kenntnis der Entstehung sexueller Perversionen» psychanalyse-paris.com: 151-172. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  9. (Frantsesez) Meyer, Catherine. (2010). Le livre noir de la psychanalyse: vivre, penser et aller mieux sans Freud. Les Arènes, 427 or. ISBN 978-2-35204-107-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  10. (Alemanez) Zeitschrift für psychoanalytische Pädagogik. Verlag der Zeitschrift für Psychoanalytische Pädagogik 1936 (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  11. «Anna Freud | Institute of Psychoanalysis» psychoanalysis.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  12. (Frantsesez) Mijolla-Mellor, Sophie de. (1999). Les femmes dans l'histoire de la psychanalyse. Esprit du temps, 75 or. ISBN 978-2-913062-08-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  13. (Frantsesez) King, Pearl; Steiner, Riccardo. (1996). Les controverses Anna Freud-Melanie Klein. Presses universitaires de France, 233 or. ISBN 978-2-13-047440-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  14. (Alemanez) Freud, Anna. (1936). Das ich und die abwehrmechanismen. Internationaler psychoanalytischer verlag (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
  15. (Ingelesez) «Past IPA Congresses» ipa.world (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  16. (Frantsesez) Roudinesco, Elisabeth. (1997-09). Dictionnaire de Psychanalyse. French & European Publications, Incorporated, 69-70 or. ISBN 978-0-7859-9473-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  17. (Frantsesez) Freud, Anna. (1996). Le traitement psychanalytique des enfants. Presses universitaires de France ISBN 978-2-13-042467-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  18. (Alemanez) Freud, Anna. (1929). Einführung in die Technik der Kinderanalyse. Internationaler Psychoanalytischer Verlag (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  19. (Alemanez) Freud, Anna. (1946). Das Ich und die Abwehrmechanismen. Imago (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  20. (Ingelesez) Freud, Anna. (1965). Normality and Pathology in Childhood: Assessments of Development. International Universities Press ISBN 978-0-8236-8165-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  21. (Frantsesez) Freud, Anna. (1976). L' enfant dans la psychanalyse. Gallimard (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  22. (Gaztelaniaz) Caplan, Gerald; Freud, Anna. (1984). El desarrollo del adolescente. Paidós ISBN 978-950-9180-25-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  23. (Frantsesez) Freud, Anna. (2003). Lettres à Eva Rosenfeld: (1919-1937). Hachette Littératures ISBN 978-2-01-235727-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  24. (Frantsesez) Andreas-Salomé, Lou; Freud, Anna. (2006). À l'ombre du père: correspondance : 1919-1937. Hachette Littératures ISBN 978-2-01-235728-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  25. (Gaztelaniaz) Freud, Sigmund; Freud, Anna. (2015-10-08). Sigmund y Anna Freud. Correspondencia 1904-1938. Grupo Planeta Spain ISBN 978-950-12-0176-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Read other articles:

إيف روشي (شركة)الشعارمعلومات عامةالتأسيس 1959 النوع سلسلة متاجر الشكل القانوني شركة مساهمة بالقانون الفرنسي مواقع الويب yves-rocher.com (لغات متعددة)yves-rocher.fr (الفرنسية) المنظومة الاقتصاديةالصناعة صناعة التجميل أهم الشخصياتالمؤسس Yves Rocher (en) تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات إيف

 

Landini memainkan sebuah organ portatif (ilustrasi dari abad ke-15) Francesco degli Organi, Francesco il Cieco, atau Francesco da Firenze, yang disebut oleh generasi setelahnya sebagai Francesco Landini atau Landino (s. 1325 atau 1335 – 2 September 1397) adalah seorang komposer, organis, penyanyi, penyair dan pembuat instrumen Italia. Ia adalah salah satu komposer paling terkenal dan dihormati pada paruh kedua abad ke-14, dan sejauh ini komposer paling terkenal di Italia. Bacaan lanjutan Ri...

 

سمو الشيخ حمدان بن محمد بن راشد آل مكتوم ولي عهد دبي ورئيس المجلس التنفيذي لإمارة دبي   ولي عهد أمارة دبي تولى المنصب1 فبراير 2008 الحاكم محمد بن راشد آل مكتوم محمد بن راشد آل مكتوم   رئيس المجلس التنفيذي لإمارة دبي تولى المنصب3 سبتمبر 2002 الحاكم محمد بن راشد آل مكتوم النائب...

British air marshal SirMichael WigstonAir Chief Marshal WigstonBorn (1968-02-25) 25 February 1968 (age 55)AllegianceUnited KingdomService/branchRoyal Air ForceYears of service1986–2023RankAir Chief MarshalCommands heldChief of the Air Staff (2019–2023)British Forces Cyprus (2015–17)No. 903 Expeditionary Air Wing (2008)No. 12 Squadron (2005–07)Battles/warsWar in AfghanistanIraq WarAwardsKnight Commander of the Order of the BathCommander of the Order of the British EmpireAlma ...

 

Anatoli RomashinBornAnatoli Vladimirovich Romashin(1931-01-01)January 1, 1931Leningrad, Soviet UnionDiedAugust 8, 2000(2000-08-08) (aged 69)Pushkino, Pushkinsky District, Moscow Oblast, RussiaYears active1955–2000 Anatoli Vladimirovich Romashin (Russian: Анато́лий Влади́мирович Рома́шин; 1931–2000) was a Soviet and Russian film and theater actor, director. He won the USSR State Prize (1977) and was a People's Artist of the RSFSR (1982). Biog...

 

Para otros usos de este término, véase Sitio de Toledo. Asedio del alcázar de Toledo la guerra civil españolaParte de Guerra civil española Alcázar de Toledo en la actualidad.Fecha 21 de julio-27 de septiembre de 1936Lugar Toledo (España)Coordenadas 39°51′30″N 4°01′14″O / 39.8582, -4.0206Resultado Victoria sublevadaConsecuencias El Ejército de África libera a los sitiados. Victoria propagandística que refuerza el poder de Franco entre los sublevados frente ...

備後国の式内社一覧(びんごのくにのしきないしゃいちらん)は、『延喜式』第9巻・第10巻「神名帳上下」(延喜式神名帳)に記載のある神社、いわゆる「式内社」およびその論社のうち、備後国に分類されている神社の一覧。 また『延喜式』神名帳の編纂当時に存在したが同帳に記載の無い神社、いわゆる「式外社」についても付記する。 式内社 この節の加筆が望ま

 

Badan Keamanan Laut Republik Indonesia(Bakamla-RI)Lambang BakamlaBendera BakamlaGambaran umumDasar hukumUndang-Undang Nomor 32 Tahun 2014 Peraturan Presiden Nomor 178 Tahun 2014Nomenklatur sebelumnyaBadan Koordinasi Keamanan LautBidang tugasMelakukan patroli keamanan dan keselamatan di wilayah perairan Indonesia dan wilayah yurisdiksi IndonesiaSloganRaksamihiva Camudresu NusantarasyaKami Penjaga Laut NusantaraDi bawah koordinasiIr. H. Joko WidodoKepalaLaksamana Madya TNI (Bakamla) D...

 

Part of a series onWar History Prehistoric Ancient Post-classical Early modern napoleonic Late modern industrial fourth-gen Military Organization Command and control Defense ministry Army Navy Air force Marines Coast guard Space force Reserves Regular / Irregular Ranks Specialties: Staff Engineers Intelligence Reconnaissance Medical Military police Land units: Infantry Armor Cavalry Artillery Special forces Signal corps Naval units: Warships Submarines Aircraft carriers Landing craft Auxiliar...

Tentara Revolusioner Nasional國民革命軍Guómín Gémìng JūnBendera Tentara Revolusioner Nasional (dikenal sebagai Tentara Republik Tiongkok setelah Konstitusi 1947)Aktif1925–1947NegaraRepublik Tiongkok (1912-1949)Aliansi Kuomintang (KMT)Tipe unitTentaraPeranangkatan daratJumlah personel4.300.000 (jumlah tentara biasa)PertempuranEkspedisi Utara Perang Sino-JepangLong March Perang Sino-Jepang KeduaPerang Dunia KeduaKonflik perbatasan Sino-MongoliaPerang Saudara TiongkokTokohTokoh berja...

 

1977 copyright infringement lawsuit Sid & Marty Krofft Television Productions Inc. v. McDonald's Corp.CourtUnited States Court of Appeals for the Ninth CircuitDecided12 October 1977Citation(s)562 F.2d 1157Court membershipJudge(s) sittingCARTER, GOODWIN, and SNEEDCase opinionsExtrinsic and intrinsic tests may be used to determine substantial similarityKeywordscopyright infringement Sid & Marty Krofft Television Productions Inc. v. McDonald's Corp. (1977) was a case in which puppeteers ...

 

South Korean singer In this Korean name, the family name is Ahn. Ahn Ye-eun안예은Background informationBorn (1992-05-21) May 21, 1992 (age 31)Seoul, South KoreaGenresPop rockFolk rockR&BBluesBalladOccupation(s)SingersongwriterInstrument(s)VocalskeyboardYears active2016–presentKorean nameHangul안예은Revised RomanizationAn Ye-eunMcCune–ReischauerAn Yeŭn Musical artist Ahn Ye-eun (Korean: 안예은, Hanja: 安叡垠 born May 21, 1992), is a South Korean singer-songwr...

La escultura urbana conocida como La Paz, ubicada en la calle Tigre Juan del barrio de La Carisa, perteneciente a La Corredoria (población de la parroquia de Oviedo), en la ciudad de Oviedo, Principado de Asturias, España, es una de las más de un centenar que adornan las calles de la mencionada ciudad española.[1]​[2]​ El paisaje urbano de esta ciudad se ve adornado por obras escultóricas, generalmente monumentos conmemorativos dedicados a personajes de especial relevancia en...

 

2007 studio album by The Giving Tree BandUnified Folk TheoryStudio album by The Giving Tree BandReleasedDecember 4, 2007StudioCrooked Creek StudiosGenreFolk rock, singer-songwriterLength128:31LabelCrooked Creek RecordsProducerE FinkThe Giving Tree Band chronology Unified Folk Theory(2007) Bring It Back Home For Christmas(2008) Unified Folk Theory is the first studio album released by American folk rock/Americana band The Giving Tree Band, released on December 4, 2007, on Crooked Creek...

 

European association football tournament for men's national teams For the women's competition, see UEFA Women's Nations League. Football tournamentUEFA Nations LeagueOrganising bodyUEFAFounded2018; 5 years ago (2018)RegionEuropeNumber of teams55Current champions Spain (1st title)Most successful team(s) France Portugal Spain(1 title each)Television broadcastersList of broadcastersWebsiteuefa.com/nationsleague 2024–25 UEFA Nations League The UEFA Nations ...

1992 single by Prince and the New Power Generation Money Don't Matter 2 NightUK 7-inch singleSingle by Prince and the New Power Generationfrom the album Diamonds and Pearls B-sideCall the LawPushReleasedMarch 3, 1992RecordedSeptember 4, 1990[1]StudioWarner Pioneer (Japan)Genre Philadelphia soul pop[2] Length 4:48 (album and 12-inch version) 4:12 (7-inch edit) Label Paisley Park Warner Bros. Songwriter(s) Prince Rosie Gaines Producer(s)PrincePrince and the New Power Generation ...

 

Bandeira da Organização do Tratado de Segurança Coletiva Tipo Organizações Multilaterais A Bandeira da Organização do Tratado de Segurança Coletiva é um dos símbolos oficiais da OTSC.[1][2][3] História Participantes da reunião da OTSC em Nur-Sultan, 8 de novembro de 2018. A bandeira da OTSC é a primeira da direita para a esquerda Embora a aliança militar tenha sido assinada em 15 de maio de 1992, apenas em 7 de outubro de 2002, os presidentes da Armênia, Bielorrússia, Cazaquis...

 

Security and Intelligence ServiceRomanian: Serviciul de Informații și Securitate (SIS)Agency overviewFormed16 November 1999Preceding agency9 September 1991, the Ministry of National Security of the Republic of MoldovaJurisdictionPresident of Moldova, under the observation of the Parliament of MoldovaHeadquartersChișinău, Republic of MoldovaAgency executiveAlexandru Musteață, DirectorWebsitewww.sis.md The Security and Intelligence Service (Romanian: Serviciul de Informații și Securitat...

54°40′59″ š. pl. 25°18′06″ r. ilg. / 54.68306°š. pl. 25.30167°r. ilg. / 54.68306; 25.30167 Vilniaus Užupio gimnazija Vilniaus Užupio gimnazija herbas Adresas Krivių g. 10, Vilnius Direktorius(-ė) Virginija Navickienė Mokinių skaičius 602 Įkūrimo data 1944 m. Uždarymo data {{{uzdarimo data}}} Išleista laidų Pedagogų skaičius 57 Vilniaus Užupio gimnazija – dieninė, savarankiško mokymosi bendrojo lavinimo mokykla Vilniuje, Krivių g. 10, v...

 

Questa voce sull'argomento liturgia cattolica è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Esempio di palla. La palla, chiamata anche animetta[1], è un oggetto liturgico in uso nella celebrazione eucaristica cattolica di rito latino. Indice 1 Caratteristiche 2 Funzione 3 Note 4 Voci correlate 5 Altri progetti Caratteristiche Consiste in un quadrato di stoffa, generalmente bianco, su cui può essere ricamata una croce o altri abbellimenti, ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!