Angelu Hegoaldeko kantonamendua Lapurdiko administrazio zatiketa edo eskualde bat da, Angelu hiriaren hego partea hartzen duena. 2011n 22.650 biztanle zituen[1]. Hiriko beste kantonamendua Angelu Iparraldekoa da.
Hasieran Angelu Baionako kantonamenduan kokatua zen. Bainan 1973an berrantolatu ziren kantonamenduak eta orduan sortu zen Angeluko kantonamendua eta lehen hauteskundeak 1976an egin ziren. Halere 1982an, berriz antolatu ziren kantonamenduak eta Angelukoa bitan zatitu zuten: Angelu Iparraldea eta Angelu Hegoaldea.