Andreas Brehme (Hanburgo, 1960ko azaroaren 9a – Munich, 2024ko otsailaren 20a) alemaniar futbolari eta entrenatzailea izan zen.
Alemaniako lau klubetan jokatu zuen atzelari gisa (HSV Barmbek-Uhlenhorst, 1. FC Saarbrücken, 1. FC Kaiserslautern eta Bayern Munich). Italian (Inter Milan) eta Espainian (Real Zaragoza) ere jokatu zuen.
1984 eta 1994 artean 86 partida jokatu zituen Alemaniako futbol selekzio nazionalarekin. 1990ean munduko txapeldun izan zen eta Argentinaren aurka gola sartu zuen jokalaria izan zen.
Palmaresa
1. FC Kaiserslautern
Bayern Munich
Inter Milan
Real Zaragoza
Alemania
Kanpo estekak