Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Zerain udalerrian dagoen eliza bat da. Herriguneko eraikin nagusia da, Herriko plazan dago, Jauregia etxea eta Zeraingo kartzelaren alboan. XV. mendearen lehen zatian eraikia da. Eraikinean estilo desberdinak ikus daitezke.
Elizaren dokumentu zaharrena 1556. urteko Bataio Liburua da. Baina eliza barruan dagoen Joan Gartzia Zeraingoaren hilobian gotikoz jartzen duen gaztelerazko idazkiak, "Hilobi hau Joan Garcia de Cerainek egin zuen, 1457 urtea", dio. Egungo eraikina, berriz, XVIII. mendean eginiko eraberritze lanen ondorioa da. Elizaren egoera ikusita, eta Maria Zeraingo eta Zarautzek 1709. urtean konpontzeko eskaera egin zuen. Azkenean, Iruñeako Artzapezpikuak eraberritze lanak hastea onartu zuen. Lan hauek Juan de Carrera arkitektuak eginiko planoetan oinarritu ziren, nahiz eta aldaketa ugari egin herritarrek egiten zuten lanen jarraipen zuzena zela eta. Lan hauen ondorioz, hasierako egurra Zeraingo Oa harrobiko harriz ordezkatu zen. Kanpoko lanak bukatutakoan barnekoei ekin zizkioten. Gorabehera batzuen ondoren, Diego Martinez Arzeren jarraibideetan oinarrituz egin ziren egun ikus daitezkeen barroko estiloko hiru erretaulak.[1]
Zer ikusi asko eskaintzen du eliza honek: