Anastasia Jurievna Zavorotniuk[1] (errusieraz: Анастасия Юрьевна Заворотнюк; Astrakhan, 1971ko apirilaren 3a – Mosku, 2024ko maiatzaren 29a[2]) errusiar aktore eta telebista aurkezlea izan zen.
Bizitza
Anastasia Zavorotniuk Astrakhanen jaio zen 1971ko apirilaren 3an. Ama Valentina Zavorotniuk aktorea zen; aita, berriz, Juri Zavorotniuk telebista zuzendaria[3][4].
1988tik 1989ra Astrakhango Institutu Pedagogikoan ikasi zuen, baina hura utzi eta Moskuko Antzerki Eskola-Estudioan sartu zen. 1993an graduatu, Oleg Tabakoven antzerkiko aktore bihurtu zen eta hamar urtetan 29 antzezlanetan parte hartu zuen. 1993an bertan, The New Adventures of Winnie the Pooh animaziozko telesaileko Christopher Robin pertsonaia bikoiztu zuen eta lehen paper handia lortu zuen zineman, Vladimir Liubomudroven Naslednik filmean. Hala ere, arazo ekonomikoak zirela eta, filma 2002an bakarrik estreinatu zen[5].
2004an ospea lortu zuen Viktoria Prutkovskaia pertsonaia nagusia antzezteagatik Moia prekrasnaia niania telesailean[6].
2012ko irailaren 30etik abenduaren 18ra, Nastia umorezko eztabaida-saioan aritu zen aurkezle gisa[7][8].
Bizitza pertsonala
Zavorotniuken lehen senarra, Olaf Schwarzkopf alemaniar-errusiar enpresaburua, aktorea baino 12 urte zaharragoa zen. Urtebete inguru iraun zuen ezkontzak[9].
Schwarzkopfetik dibortziatu ondoren, Dmitri Striukovekin ezkondu zen[10]. Bi seme-alaba izan zituzten, Anna (j.1996)[11] eta Michael (j. 2000)[12]. Ezkontza horretan, Zavorotniuk hiru urtez bizi izan zen Errusia eta AEB artean[13].
2008ko irailaren 22an, Piotr Txernyxov patinatzaile artistikoarekin ezkondu zen[14]. 2019ko urrian Mila alaba izan zuten[15].
Gaixotasuna eta heriotza
2019ko abuztuan antzerkian lan egiteari utzi zion[16]. 2019ko urriaren 15ean jakinarazi zen Zavorotniuk tratamendua jasotzen ari zela[17]. 2020ko maiatzaren 14an jakinarazi zen Anastasia Zavorotniuki glioblastoma diagnostikatu ziotela[18]. 2024ko maiatzaren 29ko gauean hil zen, 53 urte zituela[2].
Filmografia
Zinema
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
1992
|
Maxenka
|
Maxenka
|
|
Txaika
|
|
Film laburra
|
1993
|
Likhaia parotxka
|
Lizka
|
|
1997
|
Matrosskaia tixina
|
Tania
|
|
1999
|
Jestxo Van Gog
|
|
|
2001
|
Naslednik
|
Nastia, apaizaren alaba
|
|
2007
|
Kod Apokalipsisa
|
Daria / Marie
|
|
Xekspiru i ne snilos
|
Lizon
|
|
2008
|
Neidealnaia zhenstxina
|
Liubania
|
|
2009
|
Artefakt
|
Rita
|
|
Gogol. Blizhaixi
|
Aleksandra Smirnova-Rosset
|
|
2011
|
Dom na kraiu
|
Anna
|
|
Zhenikh po obiavleniu
|
Vera Zaraiskaia
|
|
Sluzhebny roman. Naxe vremia
|
Olga Petrovna Ryzhova
|
|
2012
|
Mamy
|
Nadezhda Eduardovna Puxkariova
|
|
Khoziaika «Belykh notxei»
|
Marina
|
|
2014
|
Mamy 3
|
Nadezhda Eduardovna Puxkariova
|
|
Telebista
Urteak
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2004-2009
|
Moia prekrasnaia niania
|
Viktoria (Vika) Vladimirovna Prutkovskaia haurtzaina
|
|
2010
|
Amanda O
|
Amanda O
|
|
2012
|
Okhota na gauliaitera
|
Galina Pomazan
|
|
2012-2013
|
Ne platx po mne, Argentina
|
Kristina
|
|
2013-2014
|
Zhenstxiny na grani
|
Marina Stanislavovna Rudenko
|
Atal batean
|
2014
|
Semia 3D
|
Vika Dergunova
|
|
Ja bolxe ne boius
|
Vera Petrovna Koltsova
|
|
Provokator
|
Kira, Antonen nagusia
|
|
Otdel
|
Olga Ilina
|
|
2015
|
Liubov i more
|
Marina
|
|
Txuzhaia milaia
|
Natalia Ivanovna Kapustina
|
|
2017
|
Prokliatie spiastxikh
|
Agnessa Stebnitskaia, Artearen Historiako doktorea
|
|
2018
|
Mezhdu nami, devotxkami. Prodolzhenie
|
Polina, Levandovskiren maitalea
|
|
2021
|
Kaspi 24
|
Polina Koroliova
|
|
2022
|
Pristavy
|
|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak