Alice in Wonderland (euskaraz Alice Lurralde Miresgarrian) Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Lewis Carroll idazlearen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian eta Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena eleberrietan oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Mia Wasikowska, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway, Crispin Glover, Stephen Fry, Alan Rickman, Michael Sheen eta Timothy Spall aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 3 Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta 2 irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Robert Stromberg eta Karen O'Hara) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Colleen Atwood).
2016an Alice Through the Looking Glass (Alizia Ispiluan Zehar) jarraipena izan zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Alicia (Mia Wasikowska) 19 urtetako neska Victoriar Aroko etxalde batean ospatzen den jende aspergarriaz beteriko goi mailako festa batera joan da. Jendaurrean ezkontza proposamen bat jasotzera doala ohartzean, untxi txuri baten atzetik ihesi atera zuela 10 urte egona zen Lurralde Miresgarrian amaituko du. Lurralde hau Erregina Gorriak (Helena Bonham Carter) bere ahizpa den Erregina Txuria (Anne Hathaway) erregetzatik kendu arte herrialde baketsua zen, baina bertako biztanleak matxinatzeko zain daude, horretrako Aliceren laguntzaren zain daudelarik.