Denboraren poderioz, fantasia eta beldurrezko komedia zinemazaleen artean kultuzko filmaren estatusa bereganatu du.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Adam (Alec Baldwin) eta Barbara (Geena Davis) heuren etxea estreinatu eta gutxira auto istripu batean hil berri den bikote gazte bat da. Etxearen jabe berriak Deetz familiako senideak dira: Charles Deetz (Jeffrey Jones), haren emaztea eta eskulturgile bitxia den den Delia Deetz (Catherine O'Hara), eta Charlesen alaba, Lydia Deetz (Winona Ryder), bere aita eta amaordea batere gogokoak ez dituen izaera iluneko neska. Deetztarrek ez dakitena aurreko jabeak izan ziren Adam eta Barbara mamuak jabe berrian etorrerarekin erabat gogaituak daudela da, ezustean eta mamu bikoteak benetan hala nahi gabe, Beetlejuice (Michael Keaton) izeneko, bioexorzista, iskanbilazale eta arlotea deituko dutelarik, hark gomendagarriak ez diren modu txarren bidez gizaki bizidunak (Deetztarrak) etxe hartatik kaleratzen saiatuko delarik.