Aizkorri-Aratz Araba eta Gipuzkoa arteko mendigune bat da, bereizten diren bost mendilerrok osatua: Altzania, Aizkorri, Urkilla, Elgea eta Zaraia. Aizkorri-Arazko mendi altuena Aitxuri da (1.551 m); EAEko mendirik altuena ere bada[1].
Aizkorri-Aratz mendigune karstikoak Aretxabaleta, Asparrena, Donemiliaga, Eskoriatza, Legazpi, Oñati, Zegama, Zerain eta Zalduondo udalerriak barne hartzen ditu[1].
Aizkorri-Arazko natura parkeak babesten du mendigunearen zati handi bat. Aizkorri-Aratzen, turismoa, basogintza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak, eta zenbait erakunde ere badira, toki-entitateek basoak batera erabiltzen dituztela zaintzeko[2][3].
Antolatutako aldea Euskal Herrian Atlantikoko eta Mediterraneoko urak bereizten dituen banalerroko basoetan kokatzen da. Banalerro hau zona horretan nagusi diren ipar-mendebaldeko haizeek topatzen duten hesi orografiko garrantzitsuena da. Hala ere, antzeko altuera duten beste mendigune batzuen (hots, Durangaldearen) haizebera dagoenez, prezipitazioak ez dira pentsa dezakegun bezain ugariak[1].
Mendilerroak
Aizkorri-Aratzeko mendigunea dauden mendilerroen zerrenda:
- Aizkorriko mendilerroa (Aloña)
- Altzaniako mendilerroa
- Elgeako mendilerroa
- Urkilla mendilerroa
- Zaraiako mendilerroa
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak