Aiurri (aldizkaria)

Aiurri
MotaTokiko informazioa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaAndoain eta Urnieta.
Baita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul, eta Zizurkil ere
ArgitaletxeaAiurri
Banaketa
Ekoizpen osoa4.000 (tirada)
Banatze-eremuaBuruntzaldea eta Beterri
MaiztasunaAstekaria
Historia
ZuzendariaJon Ander Ubeda
ErredaktoreakXabier Lasa, Mikel Arberas, Andoni Urbistondo
Identifikadoreak
ISSN1698-4870
www.aiurri.eus

Aiurri Gipuzkoako Andoain eta Urnieta herrietako aldizkaria da, 2004az geroztik astean behin argitaratua. Buruntzaldeko eta Beterriko beste herri batzuetako informazioa ere jasotzen du: Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil herrietakoa, alegia.[1] Lankidetzan aritzen da 28 irratiarekin eta 28 telebistarekin.[2]

2019an zuzendaria Jon Ander Ubeda zen, eta erredaktoreak Xabier Lasa, Mikel Arberas eta Andoni Urbistondo. Maketatzailea Maddi Trutxuelo zen.[3]

Etxez etxeko harpidetza-sistemaren bidez banatzen da. Ale batzuk eskuratu daitezke kiosko eta merkatalguneetan.

2013ko udazkenean arazo ekonomikoengatik hilabetez itxi behar izan zuten, eta langileak erregulazio-espedientea sartu ziren. Aldizkariak hiru zutoin nagusi zituen aurrera egin ahal izateko: erakundeen diru-laguntzak, publizitatea eta harpidedunak; eta hiru zutoinetatik lehen biek behera egin zuten.[4]

Erreferentziak

  1. «Andoaingo Aldizkariak - Andoain» www.andoain.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  2. «Aiurri aldizkariak eta 28 Kanala telebistak lankidetza hitzarmena sinatu dute -» Aikor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  3. Aiurri aldizkaria. (2017). «Andoaingo bertsolaritzaren historia bildu du Xabier Lasa Bergarak liburuan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  4. ARGIA. (2013-10-24). «'Aiurri', hilabetez geldirik» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!