Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ([TA]: ''musculus obliquus externus abdominis'') abdomeneko aurre-alboko horman dago; zabala, aldebikoa, eta lauki irregular itxurakoa da, eta giharrezko atal bat eta atal aponeurotiko bat ditu.
Azken zortzi saihetsen kanpoko aurpegian eta beheko ertzean du jatorria, eta aponeurosiaren bitartez gandor iliakoan, hezur koxalaren aurreko ertzean, pubisean eta lerro zurian intsertatzen da.
Saihets-arteko 7.-11. nerbioek eta saihets-azpiko nerbioak inerbatzen dute.[1]
Gorputz-enborraren tolespena eta biraketa burutzen ditu, baita abdomen barneko presioa igo eta arnasketan lagundu. Kanpoko muskulu lapranaren uzkurketa alde-bakarrekoa bada, enborraren tolespen ipsilaterala emango da; aldebikoa bada, berriz, espirazioan eta pelbisaren igoeran laguntzen du.[2]