XIII. Miguel Indurain Sari Nagusia (XLIII. Nafarroako Foru Erkidegoko Saria eta VII. Lizarrako Udala Saria) 2011ko apirilaren 2an Lizarran egindako txirrindularitza lasterketa izan zen, 179,3 kilometroko luzera zuena.
UCIk 1.HC mailan sailkatu zuen. 14 taldek eta 126 txirrindularik hartu zuten parte, hauetako 68k bukatu zutelarik.
Samuel Sánchezek irabazi zuen, Aleksandr Kolobnev menderatuz. Mendiko sailkapena David Beldak, sprint bereziena Peter Stetinak, tarteko helmugena Pablo Lastrasek, taldeena Movistar Teamek eta nafarrena Gorka Verdugok irabazi zuten[1].