1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 10ean ospatu ziren, eta II. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Aurreko bi hauteskundeetan baino parte-hartze handiagoa eman zen, goranzko joera mantenduz.
PSN lehenengo postuan mantendu zen, aurreko hauteskundeetatik emaitzak apaldu arren. Berriz ere eskuina zatituta aurkeztu zen, hautesleak sakabanatuz PSNren mesedetan. Eusko Alkartasunak, EAJren banaketak, bere jatorrizko alderdiari aurrea hartu zion, haren hautesle gehienak bereganatuz eta EAJ Nafarroako politikatik desagerraraziz. Coalición Popular koalizioa, aurreko hauteskundeetan 8 eserleku lortu zituela, 1986an bitan zatitu zen (Alianza Popular eta Unión Demócrata Foral), eta bi alderdi berriek 5 eserleku bakarrik lortu zituzten batera (2 eta 3).
Emaitza ofizialak
← 1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak[1] →
|
Alderdia
|
Botoak
|
%
|
Eserlekuak
|
+/-
|
|
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)
|
78.453
|
28,07
|
15
|
▼5
|
|
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
|
69.419
|
24,84
|
14
|
▲1
|
|
Herri Batasuna (HB)
|
38.138
|
13,65
|
7
|
▲1
|
|
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS)
|
21.022
|
7,52
|
4
|
▲4
|
|
Eusko Alkartasuna (EA)
|
19.840
|
7,10
|
4
|
▲4
|
|
Unión Demócrata Foral (UDF)
|
17.663
|
6,32
|
3
|
▲3
|
|
Alianza Popular (AP)
|
11.985
|
4,29
|
2
|
▼6a
|
|
Euskadiko Ezkerra (EE)
|
9.618
|
3,44
|
1
|
▲1
|
|
Batzarre
|
5.880
|
2,11
|
0
|
|
|
Nafarroako Ezker Batua (NEB)
|
3.802
|
1,36
|
0
|
|
|
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
|
2.661
|
0,98
|
0
|
▼3
|
|
Partido de los Trabajadores de España - Unidad Comunista (PTE-UC)
|
964
|
0,35
|
0
|
|
Baliogabeak
|
3.327
|
0,85
|
N/A
|
Zuriak
|
3.950
|
1,00
|
N/A
|
a "Coalición Popular" koalizioaren emaitzekin konparatuz.
Hauteskunde hauetan, 393.326 nafarretatik 286.722ek bozkatu zuten (%72,90a), hau da, 106.604 abstentzio izan ziren (%27,10a). Gabriel Urralburu Tainta PSNko zerrendaburuak lehendakaritzan mantentzea lortu zuen, 1988an UPNrekin adostutako akordio bati esker.
Lehendakaria aukeratzea
Hautagai bat inbestidurara aurkeztean lau bozketa ematen dira: lehenengo bietan hautagaiak gehiengo osoa behar du, eta beste bietan nahiko da gehiengo soil batekin. Lehendakarigai guztiek inbestidurak galtzekotan, zerrenda bozkatuenaren zerrendaburua izendatuko da lehendakari.[2]
Bi lehendakarigai aurkeztu ziren inbestidurara: Gabriel Urralburu PSNkoa eta Juan Cruz Alli UPNkoa.[3]
Urralbururen inbestidura
|
Data
|
Baiezkoak
|
Ezezkoak
|
Abst.
|
Bozkatu gabe
|
1.
|
1987ko uztailaren 30a Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
|
15
|
PSN (15)
|
28
|
UPN (14), CDS (4) EA (4), UDF (3) AP (2), EE (1)
|
7
|
HB (7)
|
0
|
|
2.
|
1987ko abuztuaren 1a Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
|
15
|
PSN (15)
|
28
|
UPN (14), CDS (4) EA (4), UDF (3) AP (2), EE (1)
|
7
|
HB (7)
|
0
|
|
3.
|
1987ko abuztuaren 3a Beharrezko gehiengoa: Soila
|
15
|
PSN (15)
|
34
|
UPN (14), HB (7) CDS (4), EA (4) UDF (3), AP (2), EE (1)
|
0
|
|
1
|
|
4.
|
1987ko abuztuaren 5a Beharrezko gehiengoa: Soila
|
15
|
PSN (15)
|
34
|
UPN (14), HB (7) CDS (4), EA (4) UDF (3), AP (2), EE (1)
|
0
|
|
1
|
|
Alliren inbestidura
|
Data
|
Baiezkoak
|
Ezezkoak
|
Abst.
|
Bozkatu gabe
|
1.
|
1987ko abuztuaren 20a Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
|
19
|
UPN (14) UDF (3), AP (2)
|
26
|
PSN (15), HB (7) EA (4), EE (1)
|
4
|
CDS (4)
|
1
|
|
2.
|
1987ko abuztuaren 22a Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
|
19
|
UPN (14) UDF (3), AP (2)
|
25
|
PSN (15), HB (7) EA (4), EE (1)
|
4
|
CDS (4)
|
2
|
|
3.
|
1987ko abuztuaren 24a Beharrezko gehiengoa: Soila
|
19
|
UPN (14) UDF (3), AP (2)
|
26
|
PSN (15), HB (7) EA (4), EE (1)
|
4
|
CDS (4)
|
1
|
|
4.
|
1987ko abuztuaren 26a Beharrezko gehiengoa: Soila
|
19
|
UPN (14) UDF (3), AP (2)
|
26
|
PSN (15), HB (7) EA (4), EE (1)
|
4
|
CDS (4)
|
1
|
|
Bi lehendakarigaientzat ezinezkoa izan zenez inbestiduran gehiengorik eskuratzea, zerrenda bozkatuenaren hautagaia bihurtu zen lehendakaria. Beraz, Gabriel Urralburu bigarren aldiz hautatu zuten lehendakari.
Erreferentziak
Kanpo estekak