Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

1980ko Everest Euskal Espedizioa

1980ko Everest Euskal Espedizioa
Irudia
Motamendi-espedizio
Data1980
Parte-hartzaileak
HelmugaEverest

1980ko Everest Euskal Espedizioa 1980. urtean Everest (8.848 m) mendia igotzeko asmoz Euskal Herrian antolatu zen mendi-espedizio bat izan zen. Helburu hori urte hartako maiatzaren 14an lortu zuten. Espedizio horren aurrekari zuzenena da 1974ko Tximist Espedizioa. Izan ere, aurreko hartan parte hartuta eskarmentu handia bereganatu zuten hainbat kide izan ziren beste honetan ere.

Martin Zabaleta izan zen munduan Everest mendia igo zuen 104. pertsona. eta ikurrina bertan jarri zen 14. bandera.

Taldekideak

1979an jada aukeratu ziren espedizioa osatuko zuten hamabi taldekideak:

  • Sherpak:[1]
    • Altuerakoak: Pasang Temba, Pemba Tsering (sirdarra), Ang Kami, Ang Lakpa, Gyalzen, Dawa Tenzing, Nima Dorjee, Ang Gyalzen, Ang Dorjee, Nin Temba, Phurba Kitar, Ang Nima. Dawa Dorjee, Nima Rita, Gyrmi, Ang Phurba, phurba Tamang, Kami Neru, Som Tsering, Ang Kitar, Ang Gyalzen Lama, Pasang Norbu
    • Izotz Jauzikoak: Chowang, Gyalzen, Tendi, Copale, Ratne, Ang Karma, Ang Tenzing, Dhawa Tamang, Ang Kami, Ang Temba, Norbu Jungbu.
    • Kanpaleku Nagusikoak: Phemba Gyalzen, Ang Puri, Tendi, Maila, Maite, Gyalzen, Sante, Chowang

Igoera

Hamabi mendizale joan baziren ere, Martin Zabaletak baino ez zuen lortu goraino igotzea. Maiatzaren 13an Juan Ignacio Lorente, espedizioko medikuak eta Zabaletak saiakera bat egin zuten bi xerpekin batera, baina ez zuten lortu. Bi ordutara, Lorentek bertan behera utzi zuen saiakera. Hurrengo egunean Zabaleta berriro saiatu zen Pasang Tembarekin batera, eta 15:30ean lortu zuten gailurrera iristea[2].

Espedizioaren kronologia[1]

  • 1979-12-09: Xabier Erro eta Kike de Pablo Gasteiztik Bombayra abiatu ziren materialaz arduratzeko.
  • 1979-12-21: Xabier Erro Bombaytik Katmandurantz abiatu zen bi kamioietan materiala zamatuta. Kike hegazkinez joan zen Nepalera, inportazioko paperak egitera.
  • 1980-01-12: Xabier Katmandura iritsi zen material guztiarekin.
  • 1980-02-11: Xabier Erro Everesteko magalera iritsi zen, kanpaleku nagusia jartzeko kokapen egokia aurkitzeko. Han ziren espedizio poloniarreko kideak, Andrzej Zawada, Krzysztof Wielicki, Leszek Cichy eta konpainia Everesteko neguko lehen igoera egiteko asmoarekin.
  • 1980-02-11 eta 12: Hilaren 11n, Juan Ignacio Lorente eta Juan Ramon Arrue Gasteiztik Londresera abiatu ziren, argazki-materiala jasotzera. Gainerako taldekideak 12an abiatu ziren Madrilerantz, Katmandurako hegazkina hartzera.
  • 1980-02-14: Taldekideak Katmandura iritsi ziren.
  • 1980-03-05: Sherpei beren ekipamendu pertsonala banatu zieten. Sherpa taldearen eta euskaldunen arteko aurkezpena. Lorente espedizioburuaren eta Pemba Tsering sirdarraren ongietorriko diskurtsoa.
  • 1980-03-12: Espedizioaren ohorezko zeremonia Thyangbocheko monasterioan. Lama handiak egin zien ongietorria.
  • 1980-03-22: Taldekide guztiek bat egin zuten kanpaleku nagusian. Aurrez, materiala garraiatu dute eta nork bere erara egin du altuerara egokitzeko prozesua: batzuek Island Peak (6.187 m) igo dute, beste batzuk Khamjung (6.050 m) igotzen saiatu dira...
  • 1980-03-26: Takolok, Felipek, Lorentek eta Pechu Olazagoitiak Izotz Jauziko azken zatia irekitzea lortu zuten, eta 6.050 metroan I. kanpalekua jartzeko lekua egokitu zuten.
    Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
    Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
    Everest mendiaren gaineko zortzi datu.
  • 1980-03-31: Ang Lapka sherparen istripua. 50 metroko arrakala batean erori da. Egoera oso larrian jaitsi zuten kanpaleku nagusira Apirilaren 2an, helikopteroak Katmandura jaitsi du, arriskuz kanpo.
  • 1980-04-03: Lorente, Takolo, Pechu, Rosen eta Emilio II. kanpalekura (6.500 m) iritsi ziren.
  • 1980-04-10: Felipe, Erro eta Nin Temba 7.350 metrora iritsi ziren Lhotseko horman, eta III. kanpalekua izango den plataforman material biltegi bat utzi zuten. Talde osoa gogotik aritu zen lanean aurreko egunetan, bidea prestatzeko.
  • 1980-04-19: Azkenik, Hego Lepora (7.980 m) heldu ziren taldekideak, eta han egokitu zuten IV. kanpalekua.
  • 1980-04-20: Bilera egin zuten Kanpaleku Nagusian (KNan), gailurreko saioak antolatzeko. Lehen taldean Ricardo Gallardo, Rosen, Garaioa, Emilio eta sirdarrek erabakitako sherpa bat joan dira. Bigarrenean, Erro, Pechu, Takolo, Lorente eta Pemba Tsering. Hirugarrenean, Martin eta Felipe. Kike de Pablok, bere borondatez, saio horietatik kanpo utzi du bere burua, talde batzuei eta besteei laguntzeko.
  • 1980-04-29: Garaioa, Emilio, Rosen eta Ricardo, lehen taldea, KNtik abiatu eta II. kanpalekuraino igo zen zuzenean. Emiliok, biharamunean, bertan behera utzi du saioa. Maiatzaren 3an, Hego Lepora iritsi ziren Garaioa, Ricardo eta Rosen, eta haiekin batera Nima Rita, Nin Temba, Gyrmi, Dawa Temsimg eta Ang Kami sherpak.
  • 1980-05-04: Garaioa eta Nin Temba, Ricardo eta Rosen gailurrerantz abiatu ziren, Nima Rita, Gyrmi eta Ang Kami sherpen laguntzarekin. Erdi bidean Rosenek eta Ricardok saioa bertan behera uztea erabaki zuten. Garaioa eta Nin Temba Hego Gailurrera (8.760 m) iritsi ziren, baina oxigenoa bukatuta, beraiek ere jaitsi egin dira.
  • 1980-05-05: Bigarren taldeko kideak, Erro, Pemba Tsering, Kami Neru, Ang Nima eta Norbu, Hego Lepora iritsi ziren. Biharamunean haizeak gogor jotzen du eta bertan geratzea erabaki zuten. Maiatzaren 7an, eguraldiak okerrera egingo du, ordea, eta Kami Neruk ere buruko edemaren sintomak ditu. Behera egin zuten.
  • 1980-05-13: Lorente eta Martin Zabaleta, Pasang Temba, Phurba Kitar eta Ang Nima Hego Lepora iritsi ziren.
  • 1980-05-14: Lorente, Martin, Pasang Temba, Phurba Kitar eta Ang Nima goizaldeko 2:30ean abiatu ziren Hego Lepotik. Lorentek, erdibidean, buelta emango du. Martinek eta Pasang Tembak jarraitu zuten gora, eta 15:30ean jo zuten tontorra. 20:00etan, Hego Gailurraren azpiko arrakala batean bibaka egitea erabaki zuten.
  • 1980-05-15: Arratsaldeko 17:00etan, neke handiz, Martin eta Pasang Hego Lepora iritsi ziren, Ang Nima eta Phurba Kitarren laguntzarekin.
  • 1980-05-17: Espediziokide guztiak KNra iritsi ziren. Bezperan, elur-jausi batek Lhotseko espedizio kataluniarreko sherpa bat eraman du.
  • 1980-05-21: Taldeak kanpaleku nagusia utzi du.
  • 1980-05-26: Katmandura iritsi ziren taldekide guztiak.
  • 1980-06-12; Bilbora iritsi ziren taldekideak.

Errekonozimenduak

Erreferentziak

'Espedizioaren kronologia' eta 'Sherpen zerrenda' ataletako testua Ramon Olasagastiren baimenarekin moldatu dira Everest. 1980 Euskal espedizioa. Herri oso bat gailurrean komiki-liburuko eranskinetik.

  1. a b c EVEREST, 1980KO EUSKAL ESPEDIZIOA – HERRI OSO BAT GAILURREAN | Sua Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2025-04-03).
  2. (Gaztelaniaz) «La llegada de la ikurriña a la cima del Everest cumple 40 años» Mundo Deportivo 2020-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).

Ikus gainera

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya