Pierre-Nicole kaleko 15. zenbakiko plaka (Parisko 5. barrutia). Édith Thomasek, etxe horretan, Idazleen Batzorde Nazionaleko intelektual erresistenteak hartu zituen 1943ko otsailetik Parisko Askapenera arte.Irudi gehiago
Édith Thomas ingeniari agronomo baten eta irakasle baten alaba izan zen. École nationale des chartas-en ikasi zuen. Bertan, 1931n, artxibozain paleografoa titulua lortu zuen.[2]
1933an Prix du premier roman (Lehen eleberriaren saria) irabazi zuen La Mort de Marie liburuagatik. Gero, kazetari lanean hasi zen, erreportajeak idazten, Frantziako Alderdi Komunistak sorturiko Ce soir egunkarian[3] eta beste hainbat aldizkaritan (Vendredi, Europe, Regards, etab.). Espainiako gerraren jarraipena egiten zuen, bereziki, eta errepublikanoen aldeko jarrera adierazi zuen.[3]
Bigarren Mundu Gerran, erresistentzian sartu eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1942an.[3]Les lettres françaises argitalpen klandestinoa plazaratzen lagundu zuen.[4] Hainbat ipuin argitaratu zituen aldizkari klandestinoetan izengoitiak erabilita (Jean Le Guern, Auxois). Ipuinak 1943an berrargitaratu ziren Contes d 'Auxois izenburupean, Éditions de Minuit argitaletxe berrian. Urte horretan bertan, Jean Paulhan eta Claude Morganekin batera, Comité national des écrivains (Idazleen Batzorde Nazionala) sortu zuen.[3] 1944an, Femmes françaises aldizkari feminista eta komunista sortu zuen. Bertan Danielle Casanova erresistentearen heriotzaren berri eman zuen.[5]
1948tik aurrera, Artxibo Nazionalean hasi zen lanean kontserbatzaile gisa, eta, 1949an, Alderdi Komunista utzi zuen. Garai hartan maitasun harremana izan zuen Anne Desclosekin, Dominique Aury ezizenaz Histoire d'O eleberri ospetsua idatzi zuen nobelagilearekin, hain zuzen. Dirudienez, idazlea Édith Thomasen nortasunaren ezaugarri batzuez baliatu zen Anne-Marieren pertsonaia osatzeko.[6]
Grenobleko udal- eta metropoli-artxiboen eraikinak bere izena du 2022ko ekainaren 16an inauguratu zutenetik.[10]
Lanak
La Mort de Marie, Paris, Gallimard, 1934.
L'Homme criminel, Paris, Gallimard, 1934.
Sept-Sorts, Paris, Gallimard, 1935
Le Refus, Paris, Éditions sociales internationales, 1936.
Contes d'Auxois (transcrit du réel), Paris, Éditions de Minuit, 1943.
Le Champ libre, Paris, Gallimard, 1945.
Études de femmes, Paris, Éditions Colbert, 1945.
La Libération de Paris, Paris, Mellottée, 1945.
Berthie Albrecht, Pierre Arrighi, général Brosset, D. Corticchiato, Jean Prévost, cinq parmi d'autres, Paris, Éditions de Minuit, 1947 (René Char, Jacques Lecompte-Boinet, général de Larminat, Vercors-ekin batera).
Jeanne d'Arc, Paris, Éditions Hier et aujourd'hui, 1947.
Les Femmes de 1848, Paris, PUF, 1948.
Ève et les autres, Paris, Gizard, 1952.
Pauline Roland. Socialisme et féminisme au XIXe siècle, Paris, M. Rivière, 1956.
George Sand, Paris, Éditions universitaires, 1959.
Les «Pétroleuses», Paris, Gallimard, 1963, L'Amourier éditions-en 2019an berrargitaratua.
Rossel, « Leurs figures» bilduma, Paris, Gallimard, 1967.
édition critique des Œuvres du cardinal de Retz, Paris, Gallimard, 1968 (bibl. de la Pléiade) (avec M. Allem).
Le Jeu d'échecs, Paris, Grasset, 1970. 2018an, Parisen, Viviane Hamy-k berrargitaratua Édith Thomas-en loba Daniel Thomasek osatua).
Louise Michel ou la Velléda de l'anarchie, Paris, Gallimard, 1971.
Pages de journal (1939-1944), Paris, Viviane Hamy, 1995.
Le Témoin compromis, Paris, Viviane Hamy, 1995 (1952an idatzia, Dorothy Kaufmann-ek aurkeztua) ISBN 287858-062-1.
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Édith Thomas» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-15 data duen 197817001 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.