Émile Boirac

Émile Boirac

Bizitza
JaiotzaGuelma (en) Itzuli1851ko abuztuaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDijon1917ko irailaren 20a (66 urte)
Hobiratze lekuaPéjoces Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy (en) Itzuli
Hizkuntzakesperantoa
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, esperantista, psychic (en) Itzuli eta psikologoa
Jasotako sariak
KidetzaEsperanto Language Committee (en) Itzuli
Esperantoaren Akademia

Émile Boirac (Guelma, Aljeria, 1851ko abuztuaren 26a - Dijon, Frantzia, 1917ko irailaren 20a) filosofo eta psikiko frantsesa izan zen. Esperanto hizkuntzaren bultzatzailea izan zen.

Biografia

Filosofia ikasketak egin ondoren, 1894tik doktorea, 26 urtez filosofia irakatsi zuen hainbat institututan, tartean 15 urte Lycée Condorcet-en (1882-1897). 1898an Grenobleko Unibertsitateko errektore izendatu zuten eta 1902an Dijongoa. Esperantoaren hedatzaile ezaguna izan zen. Esperantoaren Lehen Kongresu Unibertsalaren buru izan zen (Boulogne-Sur-Mer, Frantzia, 1905eko abuztuaren 7tik 12ra) eta Esperantoko Akademia zuzendu zuen.[1] Borgoinean, umeei esperanto ikastea bultzatu zuen, bereziki Émile Borden ekintzari laguntza emanez.

Ezaguna da baita ere déjà vu terminoaren sortzaile gisa; kontzeptua L' Avenir des Sciences Psychiques liburuan azaldu zuen.[2] Sortu zuen beste kontzeptua metagnomia edo zentzumenak erabili gabe eskuratutako ezagutza izan zen;, gaur egun zentzumenez kanpoko pertzepzio gisa ezagutzen da. Boirac Argentinako Elkarte Magnetologikoaren Kontsulta Kontseiluko kide izan zen. Elkarte hori Ovidio Rebaudi paraguaitar kimikari, idazle eta psikikoak sortu zuen. Kontseilu horretan Charles Richet (Medikuntzako Nobel Saria, 1901an), Cesar de Vesme, Enrico Morselli, Théodore Flournoy eta beste hainbat ere izan ziren.

Kriptosofia izan zen berak proposatutako beste terminoa, hau da, “parapsikologiak ikertutako fenomeno psikiko inkontzienteak” biltzen dituena.[3] Gero, 1907an, filosofia aldizkari bati eman zion izena: La Cryptopsychie.

Argitalpenak

  • L'Idée du phénomène : étude analytique et critique, doktoreago tesia Parisko Unibertsitatean aurkeztua (1894)
  • Leibnizen La Monadologie esperantozko itzulpena (1902)
  • Ŝlosileto kvarlingva (1903)
  • Perdita kaj retrovita (1905)
  • Qu'est-ce que l'espéranto? (1906)
  • Le Congrès espérantiste de Genève (1906)
  • Pri la homa radiado (1906)
  • Molièreren "Don Juan" lanaren esperantozko itzulpena (1909)
  • Henry van Dykeen The Other Wise Man esperantozko itzulpena (1909)
  • Plena Vortaro E-E-a (1909)
  • Le Problème de la langue internationale (1911)
  • Vortaro de la Oficialaj Radikoj (1911)
  • Fundamentaj principoj de la vortaro esperanta (1911)
  • L'Avenir des sciences psychiques (1917)

Erreferentziak

Kanpo esteka

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!