Zitadela hiri gotortu baten barnean eraikitako gotorlekua da. Gotorlekuak bastioi eta lubaki ditu hobeto babestua izateko.[1]
Zitadela italierazkocittadella hitzetik dator, città edo hiriaren txikigarria dena. Eskualde jakin batzuetan izen bereziak izaten ditu: kremlin Errusian, alcazaba Iberiar Penintsulan edo kasbah arabiar herrialdeetan.