«
|
Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, kaskoaren uhala kokotsean eta fusilen gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...
Ez dira gudariak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...).
Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari baioneten lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere bularra, bere sabela, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, obusei, pilatuta eta jada prest dauden granadei, eta batez ere, hutsik egiten ez duen metrailadore metodikoari (...).
Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, senezko erreakzioak dituzte.
(...) Haien isistasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, ametsa, beldurra eta agurra adierazten du.
|
»
|