Aulo Kornelio Zeltso (latinez: Aulus Cornelius Celsus; c.K.a. 25—c.50) erromatar medikua da, Veronan edo Erroman sortua eta Augustoren mendean bizi zena. Kirurgian jardun zuen seguruenik. De Arte Medica idatzi zuen obra antzinako sendagintzari buruzko bilduma interesgarrienetako bat da.