Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista kristautasunaren barneko elkargo protestante adbentista da, Battle Creeken (Michigan, Ameriketako Estatu Batuak), 1863ko maiatzaren 22an sortua da. Ellen G. White izan zen sortzaile nagusia. Haien ustez Kristoren bigarren etorrera gertatzeaz dago.
Larunbata asteko zazpigarren eguntzat dute adbentistek, eta, hortaz, atseden hartzekoa. Protestanteak bezala, haientzat Biblia ezagutza bide nagusia da. Ez dute abortua onartzen, ama arriskuan dagoenean izan ezik.
Haren idazlanik garrantzitsuena Kristoganako Bidea (ingelesez: Steps to Christ) izan zen Zazpigarren Eguneko Adbentistek salbamenari, gizakiaren izaerari buruz eta kristau-bizitzari buruz zer sinesten duten ezarri zuena. Idazlana 150 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da, bai eta euskarara ere.[1]
John N. AndrewsJoseph BatesHiram EdsonEllen Gould WhiteJames White