- Artikulu hau Ordiziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabal (argipena)».
Zabale dorretxea edota Zabale baserria Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerriko dorretxe edo baserria da. Hain zuzen ere, udalerriaren kanpoaldean dago, San Joan auzoan eta Itsasondo udalerriaren mugan.
Ezaugarriak
Gaur egungo dorreak mudejar estiloa eta 7,5 x 7,7 metroko oinplanoa du eta 8 metroko garaiera du, hormek 60 zentimetroko lodiera dutelarik, 1606-1610 artean Domingo Zabalak berreraikitzea agindu zuelarik. 1579an gizon honek berak Ordizia udalerriaren erdigunean dagoen Zabala jauregia eraikitzea ere agindu zuen.[1]
Historia
Erdi Aroan jatorria du. 1450an, Euskal Herrian Ahaide Nagusien Arteko Gerrak jazo zirenean, Henrike IV.a Gaztelakoak dorrea bere jatorrizko garaieraren erdiraino eraustea agindu zuen.[1]
Gaur egun
2008ko abuztuaren 6an tximista batek dorrea jo eta bertan kiskali zuen.[1] Ondorioz, zaharberritua izan zen, 2010eko martxoaren 3an jada zaharberritze lanak amaitu zirelarik.
Erreferentziak
Kanpo estekak