Zárate

Artikulu hau Argentinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarate (argipena)».
Zárate
Argentinako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaBuenos Aires probintzia
Partido of Buenos Aires ProvinceZárate Partido
Posta kodeaB2800
Geografia
Koordenatuak34°05′S 59°02′W / 34.08°S 59.03°W / -34.08; -59.03
Map
Altuera27 m
Demografia
Biztanleria98.522 (2010)
Informazio gehigarria
Sorrera1854
Telefono aurrizkia03487

Zárate Argentinako hiri bat da Buenos Aires probintzian, izen bereko udalerriaren (probintziako 135 udalerri edo partidoetako bat da) herriburua. Parana ibaiaren ertzean dago, eta Buenos Aires - Rosario autobidetik, 12. eta 193. errepide nazionaetatik iristen da bertara. Euskal deitura batean du jatorria izenak, gaztelerazko tildearen grafiarekin. 1932ko ekainaren 28tik aurrera, 1946ko uztailaren 3an lege batek indargabetu arte, hiriak eta udalerriak "General José F. Uriburu" izena eduki zuten ofizialki.[1][2] "Tangoaren hiriburu probintziala" izendatuta dago.

Geografia

Hiri hau Buenos Aires Handiko metropoli-barrutiaren parte da.[3][4] Buenos Aires Hiri Autonomoko mugetatik 75 km-ra dago, eta Argentinako hiriburuaren erdigunetik 90 km-ra, ipar-mendebalderantz.

98,522 biztanle ditu zituen 2010eko erroldan, %13,6ko igoera 2001eko aurreko erroldarekin alderatuta. Udalerriaren barruan, beste hiri batekin konurbazio jarraitu bat osatzen du (Campana hiriarekin), eta multzoak 185.382 biztanle zituen 2010ean.

Zarate hiriko egitura garrantzitsuenetako bat Bartolomé Mitre Zubi Orokorra da, Paraná de las Palmas ibaiaren gainean.

Historia

Konkistaren aurreko garaietan, lurrak nazio ezberdinek okupatzen zituzten: guaraniek, panpek eta hainbat guaycurú taldek. Lehenengoak deltako uharteetanb bizi ziren gehienbat, eta panpak belardi lautadetan. Buenos Airesko iparraldeko deltako jatorrizko herrien historian garrantzia duen aztarnategi bat dago Zarate, Talavera uhartean, gure aroko 14. mendekoa.

Zarate aitzindaria

Espainiarren konkista burututa, Buenos Airesen sorreraren ondoren, Paranako ibarretan zehar banatu zituzten lurrak. Lurraldeko lur guztiak bi jabetzatan integratuta egon ziren: Gonzalo de Zárateren batenak erregistroetan daude, XVII. mendearen amaieran; eta José Antonio de Otalora baten Areco arrantxoa, XVIII. mendearen amaieran, gaur egun Las Palmas herria den tokian..

Gonzalo de Zarateren oinordekoek Pedro eta Jose Antonio Anta anaiei saldu zizkieten lurrak, 19. mendearen hasieran.

1825ean, Anta anaiek Rafael Pividali saldu zizkioten Parana ibaiaren ertzeko lurren zati bat, «Zárate izeneko herria eraikitzeko asmoz». Ordura arte, inguruko populazio urria ibai ertzetan zegoen, adobezko arrantxoen gainean. Herriaren trazaketa lanak Manuel Eguía lur-neurtzaileak egin zituen eta 1827ko urtarrilaren 27an fundatutzat eman zen hiria.

1854ko martxoaren 19an Zarateko partidoa sortu zen.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Zárate» artikulutik itzulia izan da, 2024-07-23 data duen 161465280 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-07-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Ley 4079» Sistema de Información Normativa y Documental Malvinas Argentinas 1932-06-28.
  2. «Ley 5301» Sistema de Información Normativa y Documental Malvinas Argentinas 1946-07-03.
  3. "¿Sabías qué es el AMBA?" - Argentina.gob.ar (Revisado el 06/noviembre/2022).
  4. "¿Qué es el AMBA?" - BuenosAires.gob.ar (Revisado el 06/noviembre/2022

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!