Yume, japonieraz: '夢', ingelesez Akira Kurosawa's Dreams (euskaraz Ametsak edo Akira Kurosawaren Ametsak) 1990eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako errealismo magikozko film bat da. Akira Terao, Martin Scorsese, Chishū Ryū, Mieko Harada eta Mitsuko Baisho aktoreek antzeztu zuten.
45 urtetan Kurosawak gidoia idatzi zuen film bakarra izan zen, eta Ran filma egin eta bost urtera filmatu zen, George Lucas, Francis Ford Coppola eta Steven Spielberg zuzendarien laguntzaz eta Warner Bros. estatubatuar ekoiztetxearen babes ekonomikoaz.
Filma zortzi atal edo laburmetraiez osatua dago eta jorratzen dituzten gai nagusiak honakoak dira: haurtzaroa, espiritualitatea, artea, heriotza, hondamendi unibertsalak eta gizakien akatsak munduarekiko; atal guztiek alde literal bat eta alde metaforiko bat erakusten dute.
1990eko Cannesko Zinemaldian lehiaketaz kanpo proiektatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ametsak agertzen dira, bata bestearengandik bananduak, independienteak, baina desio, beldur eta oroiminen bidez elkarri lotuak. Haurtzarotik zahartzarora doan Ni-ren istorioak gizakiak mundua, artea, espiritualitatea, eta heriotzarekin dituen harremanak azaltzeko balio du. Zortzi kontakizunek (Kurosawaren ametsetatik atereak) Japoniak mende luze batez jasandako aldaketak islatzen dituzte.
Atalak
- Eguzki argia euri artean
- Okarondo ortua eta panpinaren festa
- Elur ekaitza
- Tunela
- Beleak
- Fuji mendia gorriz
- Deabru negartia
- Ur erroten herria
Aktoreak
Kanpo estekak