YB edo yottabyte segundoko segundo batean 1.000 yottabyte edo 1024 byte adierazten du. Datu transferentziaren abiadura adierazten duen unitatea da. Informatikan erabiltzen da gehien bat.
Sistema internazionala (SI) eta byte terminoaren bilakaera
Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.
Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Egun (2007) unitate honen erabilera ez da zabaldu.
Multzo berdineko unitateak:
YB eta Yb ez dira berdinak
Yb-k yottabit (10 24 bit) adierazten du aldiz YB-k yottabyte (10 24 byte). Halaber, ez da nahastu behar Yb/s edo yottabit segundoko, YB/s edo yottabyte segundokorekin.
Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak