Mb/s edo megabit segundoko segundo batean miloi bat bit adierazten du. Datu transferentziaren abiadura adierazten duen unitatea da. Telekomunikazioetan, elektronikan eta informatikan erabiltzen da.
MB eta Mb ez dira berdinak
Mb-k megabit (1.000.000 bit) adierazten du aldiz MB-k megabyte (1.000.000 byte). Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo megabit segundoko, MB/s edo megabyte segundokorekin.
Oro har, byte segundoko unitatea konputagailuaren barruko komunikazioetarako erabiltzen da, aldiz bit segundoko unitatea konputagailutik kanpoko komunikazioetarako.
Azalpena: 1024 byte adierazteko informazio unitatea Kibibyte da, bestela irakurri argipena.
Datu transferentzia adibideak
- Konputagailuko interfazeak (MB/s-tan):
- PATA 33 – 133 MB/s
- SATA 150 – 300 MB/s
- PCI 133 – 533 MB/s
-Konputagailuko osagaien artean (MB/s-tan):
- Disko gogorretik – RAM memoriara: 30 Mebibyte segundoko (abiadura orientatzailea)
- RAM memoriatik – PUZ-era: 800 Mebibyte segundoko (abiadura orientatzailea)
- Konputagailutik kanpoko datu transferentzien adibideak (Mb/s-tan eta Kb/s-tan):
- ADLStik – ADSLra: 1 megabit segundoko (1 Mb/s = 119 kibibyte segundoko)
- Modemtik – modemera: 56 Kbit segundoko (7 kibibyte segundoko)
- Sare-txarteletik – sare-txartelera: 100 Mbit segundoko (11,9 Mebibyte segundoko)
- Wifi sare-txarteletik – beste wifi sare-txartelera: 54 Mbit segundoko (edo 6,4 Mebibyte segundoko)
- Firewire b-tik disko gogorrera : 800 Mbit segundoko
- USB 2.0-tik disko gogorrera: 480 Mbit segundoko
- USB 1.1-tik disko gogorrera: 12 Mbit segundoko
Ikus, gainera
Kanpo estekak