Xabier Usabiaga Oiartzabal (Asteasu, Gipuzkoa, 1969ko otsailaren 27a) euskal txirrindulari ohia eta telebistako aurkezlea da.
Kirol ibilbidea
Hamahiru urterekin, Billabonako Irrintzi Elkarteko txirrindularitza eskolan izena eman zuen, lasterketa batzuetan parte hartuz eta bere lehen garaipenak eskuratuz. Usabiaga Billabonako bizikleta eskolan egon zen hemezortzi urte bete arte. Nerabezaroko bere txirrindulari idoloa Greg Lemond estatubatuarra izan zen.
Txirrindulari amateurra izan zen lau urtez (18 eta 22 urte bitartean) Hernaniko Kaiku taldean. Taldeko zuzendariek bide hori jarraitzera animatu zuten, etorkizun handiko gazte bat ikusten baitzuten bertan. Hamazortzi urterekin ikasketak alde batera uztea erabaki zuen, profesionaletara jauzi egiten saiatzeko.
1992an debutatu zuen profesionaletan CLAS-Cajastur taldean eta bi denboraldi eman zituen bertan.
Usabiaga 1994ko denboraldirako fitxatu zuen Euskaltel-Euskadi taldeak. Tamalez, bihotzeko arazo bat diagnostikatu zioten eta txirrindularitza utzi behar izan zuen. Hala ere, erretiratu aurretik, ziklo-kroseko bere lehen eta lasterketa bakarra jokatu ahal izan zuen.
Palmaresa txirrindularitzan
1988
1989
Kazetaritza
Erretiratu eta berehala, SER irrati kateko esatari lanetan aritu zen Euskal Herriko Itzuliaren emanaldietan. Itzulia amaitzean, Espainiako Vueltarako hiru lan proposamen jaso zituen, Euskadi Irratiaren eskaintzaren alde eginez, euskeraz erosoago eta hobeto moldatzen delako.
Gaur egun ETB1 telebista kateko Gaur Egun albistegiko aurkezle nagusia da, kirol atalean hasi bazen ere. Era berean, kate honetan txirrindularitzako hainbat lasterketa emanaldietako esataria da. Bere hitz-jario haundia eta euskara oparoarengatik ezaguna da.
Erreferentziak
Kanpo estekak