Whiteout, frantsesez Whiteout: Enfer blanc, 2009ko Dominic Sena estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Greg Rucka eta Steve Lieber komikigileen 1998ko izenburu berdineko komikian oinarritua dago. Kate Beckinsale, Gabriel Macht, Columbus Short, Tom Skerritt eta Alex O'Loughlin aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Antartika, munduko leku isolatu eta bizirauteko latzena den lekuan zientzia-base bat dago, bertan duela bi urtetatik Carrie Stetko (Kate Beckinsale) agentea eguneroko segurtasun gaietaz arduratzen da. Halere, azkenean etxera iristeko unea iritsi zaiola dirudienean, pilotu batek elurraren erdian eraildako gizon baten gorpua topatuko du. Ekaitz erraldoi baten etorreraren ondorioz baseko lankide guztiak lekua uztera doazenez, Stetko agenteak hiltzailea zein den jakin eta atzemateko denbora gutxi izango du.
Aktoreak
Kanpo estekak