Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Albatross nerabeentzako itsasontzi-eskola Christopher "Skipper" Sheldon kapitaina (Jeff Bridges) eta Alice Sheldon doktoreak (Caroline Goodall) osatutako senar-emazteek zuzentzen dute. 1961ean senar-emazteek ontziratutako zortzi nerabeei AEBetako kostaldean barna zortzi hilabeteko itsasbidai batetan zehar nabigazioari buruzko ikasgaiak irakatsiko dizkiete, bai eta eskifaikideen artean giza legea izaten ere. Baina itsasoa zakartu eta ekaitz baten bihotzean topatuko dira.